Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Erik Mendizabal mutrikuarra denboraldi bikaina egiten ari da

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2017/02/20
Aurrelari mutrikuarra erraz nagusitu da orain arte Floridako (Ameriketako Estatu Batuak) Dania Jai Alai pilotalekuan jokatu diren norgehiagoetan. Erik Mendizabal puntista mutrikuarra, hain zuzen ere, denboraldi bikaina egiten ari da; 72 kiniela irabazi ditu dagoeneko. Urtea hastearekin batera hasi zen Denboraldiko Txapelketan (Championship Season) jaun eta jabe da mutrikuarra, bai bakarka eta baita bikoteka ere. Apirilaren erdialdean amaituko da txapelketa, eta horrela jarraituz gero, Hiruko Koroa irabazteko aukera asko dituela jakitera eman dute Jai Alaiko arduradunek. “Pilotari bikaina da, eta are gehiago kinieletarako, bere erregulartasunagatik, iraunkortasunagatik eta hainbat jokotan erakutsi duen nagusitasunagatik. Denboraldiko Txapelketa amaitzeko bi hilabete falta badira ere, beste Hiruko Koroa sari bat irabazteko bidean da mutrikuarra”. Mendizabalek beste jokalariekiko alde nabarmena lortu du, 72 kiniela irabazita. Sailkapen nagusian bigarren, berriz, Iñaki Urbieta zumaiarra doa, 47 garaipen lortuta. David Iturbide hirugarren da 46 garaipenekin, eta Unai Lekerikabeaskoa Leke eta Iñigo Gorostola Arrieta laugarren eta bosgarren postuetan dira, hurrenez hurren, 42 kiniela irabazita.
Erik Mendizabal Daniako frontoian jokatzen

Erik Mendizabal Daniako frontoian jokatzen. Argazkia: Bo Chambers

Banakako Txapelketan (Singles Championship) ere lehen postuan da Mendizabal, 15 garaipen lortuta. Aimar Aldazabal berriatuarra ere joku ederra ari da erakusten, eta bigarren doa 9 garaipen lortuta. Hirugarren, berriz, Jon Zulaika doa, 8 garaipen lortuta. Bikotekako Txapelketan ere, mutrikuarra aurrelari onenen artean dago; 16 garaipen lortu ditu bikoteka. Atzetik Zulaika eta Jairo Baroja daude, 6 garaipen lortuta. Atzelarien artean, berriz, lehia berdinduagoa dago. Momentu honetan atzelaririk onena Mikel Amigorena da, 8 kinielarekin. Atzetik dira Alberto Ochoa eta Iñaki Garcia, hurrenez hurren, 7 kinielarekin. BEHIN-BEHINEKO SAILKAPENAK: Kiniela gehien (Most Wins)
  1. Erik Mendizabal: 72 kiniela
  2. Iñaki Urbieta: 47 kiniela
  3. David Iturbide: 46 kiniela
  4. Unai Lekerikabeaskoa Leke: 42 kiniela
  5. Iñigo Gorostola Arrieta: 42 kiniela
Bakarkako txapelketa (Singles championship)
  1. Erik Mendizabal: 15 kiniela
  2. Aimar Aldazabal: 9 kiniela
  3. Jon Zulaika: 8 kiniela
Binakako txapelketa (Doubles championship)
  • Aurrelari onena (Best frontcourt player)
    1. Erik Mendizabal: 16 kiniela
    2. Jon Zulaika: 6 kiniela
    3. Jairo Baroja: 6 kiniela
  • Atzelari onena (Best backcourt player)
    1. Mikel Amigorena: 8 kiniela
    2. Alberto Ochoa Urtaran: 7 kiniela
    3. Iñaki Garcia Garita: 7 kiniela

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.