Olatu handiek kostaldea kolpatu dute

Iragarrita zegoen. Segurtasun Sailak atzo esan bezala, olatu handiak ikusi ahal izan dira gaur. 5-7 metro arteko olatuak izan dira. Ondarroan, esaterako, olatuek behin eta berriz pasatu dute portuko dikea. Eta Mutrikuko Saturraran hondartza eta Ondarroako portuaren artean ere olatu handiak ikusi ahal izan dira. Lekeition, esaterako, Ekaitz elkartean terrazara ateratzeko atea apurtu dute olatuek. Jakitera eman dutenez, normalean elkarteak dituen beste leiho batzuk apurtu izan dira, inoiz ez terrazako atea.
Ekaitz elkarteko terrazako atea, olatuek apurtuta.

Ekaitz elkarteko terrazako atea, olatuek apurtuta.

Gainera, olatu handiek eta marea biziek bat egin dute goizaldean; arratsaldean ere berdin gertatuko da. Lehen itsasgora 05:40ean izan da, 4,76 metroko itsas mailarekin. Olatuek, bestalde, maila hori 6,7-7,3 metro artera igo ahal izan dutela ohartarazi dute adituek. Bigarren itsasgora, berriz, 18:00etan izan da, 4,52 metroko itsas mailarekin, eta 6,7-7,4 metrora heldu da. Eguneko bi tartetan ezarri dute alerta laranja: 04:00etatik 08:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Era berean, nabigaziorako kostako lehenengo bi milietan ere ezarri dute alerta laranja, 03:00etatik 24:00etara.
Olatuak Ondarroako portuan.

Olatuak Ondarroako portuan.