Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 27 taldetako gimnastikalariek parte hartu zuten zapatuan [martxoak 4] Irungo (Gipuzkoa) I. Irunesa Txapelketan. Eta horretan, Irati Lasarte gimnastikalari ondarrutarrak lehenengo postua lortu du, bakarka. Lasartek uztaiagaz egin zuen erakustaldia (bideoan ikusgai).
Lasartek Ordiziko taldeagaz entrenatzen du, eta taldekako txapelketetan ere parte hartzen dute; aurten ondarrutarra kadete mailan dago. Otsailaren 4an, esaterako, Bergaran aritu ziren Lasarte eta haren taldekideak. Taldekako sailkapenean lehenengo postuan geratu ziren; taldeko koreografia hiru uztai eta bi pilotagaz egin zuten. Bakarkako sailkapenean, ostera, Lasarte hirugarren geratu zen.
Hurrengo saioa. Orain, martxoaren 18an Donostiako Txapelketan parte hartuko dute Lasartek eta haren taldekideek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.