Hasiera baten, Kamiñaldeko mendi magalak kaltetutako etxebizitzetako bizilagunen lehenengo mailako beharrizanak asetzeko 240.000 euroko diru laguntza onartu zen. Ondarroako Udaleko ordezkariek zehaztu dutenez, diru laguntza horretan banatu barik laga ziren 90.000 euro, eta orain, horiek kaltetuek euren eraikinean izan dituzten kalteak ordaintzeko bideratuko dituzte.
Zehatz esateko, gaurko bilera adostu dute diru kopuru hori kaltetuen atarietan konponketak egiteko erabiltzea adostu dute. “Asko ez bada ere, mendiaren eraginez kaltetutako gune komunak konpontzeko erabiliko dute kaltetuek dirua, eta hori albiste pozgarria da”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.
Bedialaunetak esan duenez, gaur ere etxeen egoera zelakoa den ikusi ahal izan dute. “Etxe eta eraikin askok kalte handiak dituztela ikusi dugu gaur ere”.
Ondokoak egon dira gaur Kamiñaldeko mendi magalak kaltetutako etxeak ikusten: Lide Amilibia eta Arantza Orbegozo Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga, Eneritz Basurko, Rakel Elu eta Maria Dolores Etxano Ondarroako Udaleko ordezkariak, eta San Ignazioko bizilagunak.
Jaurlaritzaren ordezkariak eta etxeetako bizilaguna, gaur, lanak ikusten. Argazkia: Ondarroako Udala.