Marrazo erraldoi bat ikuskatu dute Ondarroako uretan
[iframe src=”https://www.facebook.com/plugins/video.php?href=https%3A%2F%2Fwww.facebook.com%2Fpepe.badiolaazpiazu%2Fvideos%2F1416698945060647%2F&show_text=0&width=400″ width=”400″ height=”400″ ]
Sare sozialetan zabaldu duten bideo baten ikusi ahal denez (goiko bideoa), marrazo erraldoi bat ikuskatu dute Ondarroa parean.
Marrazo erraldoia edo kolaioa (Cetorhinus maximus) ur gaziko arrain kartilaginosoa eta munduko bigarren marrazo handiena da, Cetorhinidae familiakoa.
Marrazo erraldoia, gure itsasoan aurkitu dezakegun arrainik handiena da, eta munduko bigarren handiena, bale marrazoaren (Rhincodon typus) atzetik. Tamaina hau izan arren, oso arraina baketsua da, baleen antzera itsasoko ura iragaziz elikatzen da. Bideoan, hain zuzen ere, ahoa nola zabaltzen duen ikusten da. Diotenez, ez da arriskutsua. Bizkaiko golkoan, XX. mendeko hasiera arte, askoz ugariagoa zen, eta bertoko arrantzaleek maiz arrantzatzen zuten. Gaur egun, bere populazioa nabarmenki jaitsi da, eta soilik ustekabean harrapatzen da. Bere urritasuna dela eta, nahiz eta jangarria izan, ez dago bere haragiaren merkatal eskaririk.