Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota du
AVT-k eta Fiskaltzak Zulueta espetxeratzeko egindako eskaria. Epaileak ebatzi duenez, ez dago Zuluetak ihes egiteko arriskurik. Beraz, abokatuak baldintzapeko askatasunean egoten jarraituko du, eta hamabost egunetik behin aurkeztu beharko da gertuen duen epaitegian.
AVT elkarteak
Arantza Zulueta abokatua berriz espetxeratzeko egindako eskaria gaur aztertu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 4. Salak. Eta AVT-ren eskaerari
Jose Perals fiskalaren eskaria gehitu zitzaion. Zehatz esateko, AVT-k eta fiskalak epaiketa egin arte Zulueta espetxeratzeko eskatu zuten, “berriro delitua egiteko arriskua” zegoela argudiatuta.
Bestalde, abokatuari babesa erakusteko plataformak joan den asteko zapatuan [martxoak 18] egindako agerraldian salatu zuen Zuluetaren aurka “mendeku eta jazarpen asmoa” dagoela. Agerraldi horretan, baita ere, Jone Goirizelaia Zuluetaren abokatuak esan zuen “zentzugabekeria” litzatekeela Zulueta berriro espetxeratzea.
Hiru urte behin-behineko kartzelaldian bakartuta egon eta gero, Zulueta
otsailaren 25ean utzi zuten aske, 20.000 euroko bermea ordainduta.
HONEKIN LOTUTA: