Elkartasun bertsoak kartzeletaraino, denak ekarri arte
4. Elkartasun Bertso Saioa antolatu du Danak Etxea taldeak preso eta iheslarien etxeratzea bertsotan aldarrikatzeko; jende asko batu da saioa jarraitzeko gogoz, Kalare Deuna kofradian.Urteroko hitzordua bihurtzen ari da. Baina aurten ere, azkena izatea...
4. Elkartasun Bertso Saioa antolatu du Danak Etxea taldeak preso eta iheslarien etxeratzea bertsotan aldarrikatzeko; jende asko batu da saioa jarraitzeko gogoz, Kalare Deuna kofradian.
Urteroko hitzordua bihurtzen ari da. Baina aurten ere, azkena izatea da benetako nahia. Danak etxea taldeak 4. Elkartasun Saioa antolatu zuen barikurako Kalare Deuna kofradian. Aretora 80 lagun bertaratu ziren, eta iluntze ederra pasatu zuten.Ordu eta erdi inguruan aritu ziren bertsolariak kantuan, Esti Alberdi gai-jartzaile ondarrutarraren gidaritzapean. Agin Laburuk, Ane Labakak, Miren Artetxek eta Xabat Galletebeitia lekeitiarrak egin zuten bertsotan.
Herriko berbekin olgetan
Saio bizia izan zen barikukoa, gai umoretsuak eta serioak tartekatuz. Ederto egin zuten bertsolariek euren beharra.
Bereziki azken ariketak sortu zituen barre eta txalo gehien: Ondarroako berbei eskainitako ariketak. Bertsolari bakoitzari herriko berba bi eman zizkion Alberdik, eta entzulea parte hartzaile bihurtzeak arrakasta ekarri zuen, urteroko legez.