Busturialdeko gazteak nagusitu dira Bertsolari Gazteen BBK Sariketan
Bilbon jokatu zen sariketaren finala barikuan. Uribe Kostako eta Busturialdeko bertsolarien arteko lehia izan zen. Bizkaiera onenaren saria Busturialdeko Ibai Amillategirentzat izan zenBilboko BBK salan jokatu zen barikuan, giro ederrean, 25. Bertsolar...
Bilbon jokatu zen sariketaren finala barikuan. Uribe Kostako eta Busturialdeko bertsolarien arteko lehia izan zen. Bizkaiera onenaren saria Busturialdeko Ibai Amillategirentzat izan zen
Bilboko BBK salan jokatu zen barikuan, giro ederrean, 25. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala. Busturialdea eta Uribe Kosta taldeak lehiatu ziren, eta, azkenean, Busturialdeak batu zituen puntu gehien. Uribe Kostak 359,50 puntu lortu zituen; Busturialdeak, ostera, 380,50 puntu.Honakoak izan ziren talde bakoitzean kantatu zuten bertsolari gazteak: Busturialdeko taldean, 18 urtera artekoak; Julen Karrion, Peio Garrikaetxebarria eta BeƱat Bilbao; 19-24 urte bitartean, Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro eta Mikel Retolaza. Uribe Kostan, 18 urtera artekoak; Irene Ezkurra, Aritz Landeta eta Unai Mendiburu; 19-24 urte bitartean, Paule Loizaga Inazio Vidal eta Kerman Diaz.
Bizkaiera onenaren saria ere banatu zuten, eta Busturialdeko Ibai Amillategik jaso zuen, Iratxe Ibarra bertsolariaren eskutik.
Itxaro Juaristi Olaetxeak aurkeztu zuen saioa, eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Jurgi Fuentesek eta Miriam Juaristik osatu zuten. Idazkari lanetan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu zen.
Urte berezia
Aurtengo sariketa berezia izan da, 25 urte bete baititu. Hori ospatzeko, Iratxe Ibarra Foruriaren bertso jarriak kantatu zituen publikoak, bertsolariak berak eta Eire Larrea gitarra jotzaileak lagunduta.
Ibarrak lehenengo BBK Sariketan parte hartu zuen, eta irabazi egin zuen, gainera, Lea-Artibai taldeagaz. Bizitako esperientziari jarri zizkion bertsoak markina-xemeindarrak, eta sariketa sortu zuten Jon Lopategi eta Joserra Bilbaori eman zizkien eskerrak.
Sari banaketa ekitaldian Leire Aragon BBK-ko ordezkariak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko ordezkariak, Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak eta Iratxe Ibarrak hartu zuten parte. Saria emateko ekitaldiaren ostean, eta sariketari amaiera egokia emateko, luntxa egon zen bertaratu ziren guztientzat.