13 hilabete. Horretxenbeste denbora daramate Ondarroako San Ignazioko kaltetuek euren etxebizitzetatik kanpo. Eta hori salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur [apirilak 8] Kamiñalden. Goizane Zabala Sainazio Mendi Azpixan gestorako kideak jakitera eman duenez, ez dakite noiz sartu ahalko diren euren etxeetara. “Ez daukagu ideiarik ere. Aldundia hasiera-hasieratik dena atzeratzen ari da. Esaten digute hau udalaren ardura dela, eta guk ez diegu kontrakorik esaten. Baina udalak ez dauka honi guztiari aurre egiteko beste diru. Eta aldundiak dirua ematen ez duen bitartean, hau ez da konponduko eta ezingo gara etxeetan sartu”. Momentuz, egoerak ez daukala itxura onik esan dute. “Dirurik heltzen ez den bitartean, hau ez da konponduko”.
Astelehenerako [apirilak 10] herri batzarra deitu du udalak, eta horretan azalpen guztiak entzuteko zain daudela azaldu dute. “Mendia nola dagoen eta lanak zelan doazen astelehenean azalduko digute udal ordezkariek eta mendian lanean ari direnek”. Baina aldundia ez dela bere hitza betetzen ari gaineratu dute. “Esan ziguten duela hiru aste edo esango zigutela zenbat diru, noiz eta nola emango duten, baina emandako hitza ez zuten bete, eta atzerapena eskatu ziguten; orain ez digute eperik ere ematen”. Horren guztiaren aurrean, zain egoten jarraitzen dutela diote. “Argi daukaguna da Ondarroatik Bilbora erraz joaten garela, baina Bilbotik Ondarroara gauzak ez direla erraz ailegatzen. Bien bitartean, zain egoten jarraitzen dugu; 84 familia, gure etxebizitzetatik kanpo, arduradunek zer esango zain gaude”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.