Ondarroan euskaraz gehien egiten dutenak gazteak direla ondorioztatu dute
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, 2016an ondarroan egindako kale neurketen emaitzak jakitera eman ditu soziolinguistika klusterrak. Emaitzek erakusten dute herriko gazteek egiten dutela gehien euskaraz (%92,9). Atzetik haurrak datoz (%92,1); helduen %72,9- erabiltzen dute egunerokotasunean euskara, eta adinekoetan %76,6-k.
Emaitza horien aurrean, Ondarroako Udala pozik agertu da. “Ondarroan euskararen osasuna ona da, eta urtero datu hauek herri euskaldun batean bizi garela berresten digute. Hala ere, udalak eta herriko eragileek hori horrela izan dadin lanean jarraitu behar dugu”, azaldu du Leire Beitia Ondarroako Udaleko Euskara zinegotziak.