Orain dela 40 urte Amnistiaren Aldeko Astea antolatu zen Euskal Herrian. Orduko ekimen hari, Espainiako Estatuak erantzun “odoltsu eta basatia” eduki zuela esan dute: 7 herritar hil zituzten. Pasatakoa ez ahazteko eta aurrera begiratzeko, ordukoa gogora ekarri eta hildakoak omenduko ditu Kalera Kalerak zapatuan [maiatzak 13] Lekeition. Ekitaldia Independentzia plazan izango da, 19:00etan. Aurreratu dutenez, ekitaldian bakea eta askatasuna irabazi izana goraipatuko dituzte, “hori baita omenaldirik onena”. Eta 40 urte atzera gertatutakoa gogora ekartzeaz batera, Arantza Zuluetaren askatasuna ere ospatuko dute. “Gauean afaria egingo dugu (21:30ean), eta txartelak Galarrenan daude salgai!”.
Bost hilabete pasatu dira Usurbilen Kalera Kalera dinamika abiarazi zutenetik, eta ordutik hona hamaika ekimen antolatu ditu dinamikak euskal presoen etxeratzearen beharra jendartean zabaldu eta horien “izaera politikoa” aldarrikatzeko. Leketion ere lanketa horretan ibili dira, eta joan den astean Kalera Kalera dinamikaren aurkezpena egin zuten –argazkietan–.
Espetxe martxarako gonbitea. Bestalde, maiatzaren 20an Espainiako eta Frantziako sei espetxetara egingo diren martxetan parte hartzeko deialdia egin dute. “Aurten 30 urte dira sakabanaketa politika martxan jarri zutenetik. Eta hori salatzeko, Lekeitiotik Puertora joango gara; autobusean izena eman nahi duenak Galarrenan dauka zerrenda). Bakea eta askatasuna irabaztera, Euskal udaberria KALERA!”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.