Preso ondarrutarraren senideek jakitera eman dutenez, pneumonia diagnostikatu diote. “2011ko urriko infekzio bera”. Iparra Galdu Baik plataformak esandakoaren arabera, senideek ez dute oraindik Iparragirre ikusteko aukerarik izan, eta
poliziek zaindutako ospitaleko gela batean daukate Iparragirre; amak arratsaldean egin dio bisita –argazkian, Angelita Burgoa ospitalaren aurrean, semea ikusteko zain–.
Iparra Galdu Baik plataformak sare sozialetan zabaldutakoaren arabera, odol analisiak egin dizkiote Iparragirreri gaur [maiatzak 31], “azken sei hilabeteetan egin dioten bakarra”.
Angelita Burgoa, Ibon Iparragirreren ama, semea bisitatu aurretik.
Kalera Kalera dinamikak
elkarretaratzea deitu du biharko [ekainak 1], 20:00etan Kalekutzeko eskaileretan,
Ibon Etxea! lelopean.
Atzo senideek jakitera eman zutenez, hiru egunez eztul gogorragaz zegoen presoa; plakak ateratzeko eskatu zuen Iparragirrek berak, eta
pneumonia zantzuak aurkitu zizkioten. Orain, baieztatu egin diote. Hori dela eta, Alcala Meco espetxetik Madrilgo (Espainia) Principe de Asturias ospitalera eraman zuten, “urjentziaz”.
Senideek azaldu zutenez, atzo duela bi aste egin zizkioten
odol analisien emaitzen zain jarraitzen zuen oraindik Iparragirrek. Halaber, gogorarazi zuten,
azken odol analisiak 2016ko abendukoak zirela, eta emaitza oso kezkagarriak ikusten zirela bertan. “Oraingo analisien emaitzak ez dira abendukoak baino hobeak izango”, esan zuten senideek.
Iparragirrek hiesa dauka, 3C estadioan (gaixotasun estadio aurreratua).
Oso larria da haren
egoera, sendaezina.
Duela bi aste, Ibon Iparragirreren egoera
kartzelagaz bateragarria ez dela zioen txostena aurkeztu zuten zenbait medikuk.