Lekeitioko San Pedro jaiak, ohituraz eta kresalez bustita
[EGITARAUA: Lekeitioko San Pedro jaiak 2017]
Hiru horiek dira, beharbada, jaietako ekintzarik ezagunenak, baina badira beste hainbat urteak igaro ahala geroz-eta jendetsuagoak bihurtzen ari direnak. Horren adibide dira Zinga txapelketa edota Limoneroetan egiten den Salazoi Eguna; biak ere ohitura zaharretan oinarrituta daude, eta ez galtzeko hitzorduak dira. Baina jaia hasi orduko, goizean goiz herriko kale estuetatik barrera ibiltzen diren dei eittekuek lehenengo orduetatik esnatzen dute Lekeitio, herritar guztiengan zirrara berezia sortuz, duela urte asko arrantzaleei itsasora joateko deia egiten zitzaien bezala abestuz. Iazko jaietako argazki galeria: