Markina-xemeindarrek errekorra egin dute aurten. Kuadrilla Eguneko herri bazkarian 2.700 herritarrek parte hartu dute, iaz baino 250 gehiago. Eguraldia lagun, eguna sekulako jai giroan ospatu dute.
Txistularien kalejiragaz hasi da herria esnatzen, eta frontoi txikiko pilota partiduek ere herritarrak erakarri dituzte. Ostean musikarien kalejirak herriguneko giroa piztu du. Gainera, Peraltako erraldoien eta dultzaineroen kalejirak ere ikusmina sortu du.
Goiko Portalean Larrain Dantza egin eta gero, jai giroa Zelaian zentratu da. Eta bazkalostea Herritxouak girotu du. Guztira 11 taldek eskaini dute emanaldia; musika, umorea eta dantza izan dira protagonista.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.