Guardia Zibilak Liher Aretxabaleta Rodriguez atxilotu du
HITZAk jakin ahal izan duenez, igerilekuan zegoela atxilotu dute lekeitiarra. Joan den ekainaren 28 eta 29an, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zuten, eta, orain, epaileak fiskalaren argudioei arrazoia eman die. Abokatuak senideei esan dienez, epaileak fiskalak egindako eskari osoa ontzat eman du; fiskalak 40. urteko kartzela zigorra eskatzen zuen. Atxiloketaren harira, bihar [uztailak 18], manifestazioa egingo dute Lekeition, 20:00etan, Eskolapetik hasita.
Sei urteko espetxe zigorra bete ondoren, aske geratu zen, 2013ko urtarrilean. Oraingo honetan, baina, beste auzi batengatik atxilotu dute.
Aretxabaleta Frantzian atxilotu zuten, 2007an, eta Fresnes, Soto del Real eta OcaƱako espetxeetan bete zuen zigorra. Aurtengo ekainean, Liher auzoan eta libre dinamikakoek salatu zuten epaiketa hori “konponbiderako beste traba bat” zela, eta “iraganean kokatutako mendekotasun politika bati erantzuten dion Espainiar estatuaren estrategia errepresiboan” kokatzen zutela.