Umore ona eta festarako gogoa izan dira nagusi gaur [irailak 1] Lekeition. Plaza bete jendek eman die hasiera jaiei, eta zortzi egunetan etenik barik San Antolin festekin gozatzeko aukera izango dute lekeitiarrek.
Urtero bezala, Kuadrillen Bajadagaz hasi dira jaiak. Arratsaldetik ibili dira jai giroan kuadrillak, eta era guztietako mozorroak aukeratu dituzte, lehen egunari kolorea emateko. Lekitto Musika Bandaren atzetik dantzan egin dute plazarako bidea piratak, heroiek, boxeolariek, itsas animaliek… eta bazter guztiak jendez beteta aurkitu dituzte bidean.
20:00ak puntuan atera da Koldo Goitia Lekeitioko alkatea udaletxeko balkoira jaiei hasiera emateko, eta ondoren, aurten 150 urte betetzen dituen herriko bandaren hiru ordezkarik bota dute txupina, bi nagusienek eta gazteenak: Geronimo Zapirainek eta Anton Santamariak, eta Arai Aranzamendik.
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Kanpandorretik udaletxeko balkoirainoko bidea hartu du jarraian Anterok, eta Antero handi (Eugenio Zabaleta Gabikagogeaskoa) eta Antero txiki (Eneko Gerenabarrena Aboitiz), biak, irten dira balkoira plazan batutakoei goxokiak jaurtitzera. Zazpigarren aldia izan da Zabaletarentzat eta laugarrena Gerenabarrenarentzat.
EGITARAUA SAN ANTOLIN JAIAK 2017
Jaiak eztanda egin bezain laster banatu dituzte Kuadrillen Bajadako sariak. Asiatikoek eraman dute sari nagusia, sari bereziak Musika Kioskoarentzat eta Buzkantza kuadrillak osatutako Tribuarentzat izan dira. Kittoren saria, berriz, Euli Beltz kuadrillarentzat izan da, torero eta folklorika kuadrilla ederra osatu dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.