Usadioei jarraituz, udaletxetan hasi eta Andra Mari basilikarainoko bidea egin dute gaur [irailak 2] 10:15 inguruan Lekeitioko alkate eta zinegotziek. Lekitto Musika Bandaren doinuei jarraituz. Atzetik izan dituzte hainbat herritar. Ordurako, Aittita Txiki elkarteko Aitor Markes, Jose Miguel Meabe eta Iñaki Meabe XIX. Tiragoma Txapelketa joka zedin guztia prestatzen zenbiltzan Limoneroetan.
Lekeitioko alkate eta agintariek prozesioa egin dute udaletxetik basilikara
Hiru mailatan jokatu da sariketa: gazteak, Lea-Artibaiko bizilagunak eta gainerakoak. Gazteen mailan, 14 parte hartzaile aritu dira, eta irabazlea Aimar Garamendi 14 urteko gaztea izan da. Ez du hutsik egin, entrenatzen egon dela aitortuta. Bere anaia Martzel Garamendi geratu da bigarren, eta Manex Ibaibe hirugarren. Punteria ona daukala erakutsi du hurrengo tiraldian ere Aimar Garamendik. Lea-Artibaiko mailan ere parte hartu izan nahi du, eta parte hartu ez eze, irabazi ere berak egin du. Eskualdeko bigarren tiratzaile onena Javier Bilbao izan da, eta Iokin Abal izan da hirugarren sailkatua.
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, eskualdez kanpoko maila jokatzera etorri dira tiratzaileak Bilbo, Barakaldo zein Mungiatik, besteak beste. Azken maila horretan Jesus Iturregik eskuratu du txapela; “ezustekoa emanda”, Aimar Garamendi gaztea izan da maila nagusian bigarrena, eta haren atzetik, Pedro Irastorzak egin du hirugarren. Irabazleek txapela eta kopa eta bigarren eta hirugarren sailkatuek kopa bana eskuratu dute. Antolatzaileek izandako maila ona nabarmendu dute, eta Limoneroetan elkartu diren ikusleek ikusmin handiz jarraitu dute sariketa.
EGITARAUA SAN ANTOLIN JAIAK 2017
Lekitto Musika Bandaren kontzertuak eta biodantzak girotu dituzte eguerdiko orduak. Eta arratsaldean, berriz, Akaregi torneoko esku pilota partiduak hartu ditu Santi Brouard pilotalekuak.
HONEKIN LOTUTA:Â Anteroren jaitsieragaz, hasi dira San Antolin jaiak
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.