Gipuzkoako Foru Aldundiak
GI-638 errepidea hobetzeko eta kostako bi herriok oinez ere komunikatuko dituen bidea egiteko proiektua aurkeztu du gaur [irailak 15]. Obrak, iragarri legez, 2018ko udazkenean hasiko dira, eta
11 milioi euroko kostua izango dute. Diputatu nagusi Markel Olanok adierazi du, errepide hori dela Mutrikuk lurraldeko gainerako herriekin komunikatzeko duen ia bide bakarra, eta GI-638 errepidearen hobekuntzak, hortaz, nabarmen hobetuko dituela mutrikuarrek Gipuzkoako biribilgunera eta Mendaroko ospitalerako loturak. Ildo beretik jo du Joxe Angel Lizardi Mutrikuko alkateak ere: “Komunikazio mailan asko irabaziko du herriak, eta psikologikoki ere garrantzitsua izango da lotura hori izatea”.
Errepidea hobetzeaz gain, oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasealekua ere egingo dute.
Kostako errepidearen hobekuntzen artean, Mutriku eta Deba elkartuko dituen
oinezko bide bat ere egingo da. Oinezko bideak 2 metroko zabalera izango du, eta gaur egungo laugunean tokirik ez dagoen zatietan, hegal moduan egingo da. “Hobekuntza nabarmena izango da debarrentzat eta mutrikuarrentzat”, esan du diputatu nagusiak. “Auto gidarien segurtasuna handitzeaz gainera, gipuzkoarren bizi kalitatea hobetzea da gure lehentauna. Eta oinezko pasealeku horrekin herri hauetako biztanleek gure itsasertzeko paisaiaz gozatu ahal izango dute, ibilaldi osasungarriak eginez”.
Bestalde, Bide Azpiegituretako diputatuak azpimarratu du azken urteotan hainbat lan egin direla Mutrikuko sarbideak hobetzeko konponbide egoki bat aurkitzearren. “
Zirkulazio handiko errepidea da, eguneko batez besteko intentsitatea 6.000 ibilgailukoa da, eta, gainera, bi udalerri horiek lotzen dituen errepide bakarra da ia. Konponbide bat bilatu nahian, hainbat azterlan egin dira, eta kasu guztietan frogatu da Kalbariogaina-Sasiola-Astigarribia (GI-3230) errepidetik doazen hautabide guztiek edo ingurumen eragin handiak sortzen dituztela edo ez direla oso funtzionalak. Horrez gain, hautabide guztiak oso garestiak dira”, Oiarbidek adierazi duenez.
“Halako obra batek nahitaez sortu behar ditu eraginak. Hobekuntza lanek irauten duten bitartean, zirkulazio alternatiboaz arautuko da zirkulazioa, baina bost bat hilabeteko tarte batean, errepidea erabat itxita egongo da, eta Galbariogaineko alternatiba erabili beharko da”
Ipitxarri eta Alkolea. Testuinguru horretan, gauzatuko den proiektuaren helburuak bi dira: GI-638 errepidean plataformaren zabalerari dagokionez dauden gune arazotsuak hobetzea, eta geoteknikoki konprometituak diren eremuak finkatzea. “Galtzada hiru metroraino zabalduko da, eta ibilbideko bihurguneak eta arazo gehien eragiten dituzten puntuak leunduko dira. Jarduera nagusienak Ipitxarri bihurgunean eta Alkolea Muturrean egingo direla zehaztu du Bide Azpiegituretako diputatuak. Era berean, gaineratu du proiektu horrek nabarmen hobetuko duela errepidearen trazatua.
Diputatuak azpimarratu nahi izan du obrak inguruko zirkulazioan izango duen eragina. “Halako obra batek nahitaez sortu behar ditu eraginak. Hobekuntza lanek irauten duten bitartean, zirkulazio alternatiboaz arautuko da zirkulazioa, baina bost bat hilabeteko tarte batean,
errepidea erabat itxita egongo da, eta Galbariogaineko alternatiba erabili beharko da”, aurreratu du Aintzane Oiarbidek. Bide Azpiegituretako foru diputatuak azkenik esan du, itsasertzeko errepide bat izanik, meteorologiaz gainera udako zirkulazioa ere kontuan hartu behar dela: “Obrak hasteko data baldintzatu dezake horrek”.
Mutriku-Deba arteko errepidea hobetzeko lanak aurkeztu dituzte gaur, Gipuzkoako Foru Aldundian. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia