Zientzia eta bertsoa uztartzen dituen emanaldia, Ondarroako Beikozinin

Hiru zientzialarik eta hiru bertsolarik osatutako Jakinduriek mundue erreko dau bertso-zientzia ekitaldia egongo da eguenean [irailak 21], 18:30etan, Beikozini aretoan.

Kike Amonarrizek aurkeztuko du Zientziaren Giltzak elkarteak Bizkaia Zientzia Plaza proiektuaren barruan antolatutako solasaldia: Oskar Gonzalez, Josu Lopez-Gazpio eta Leire Sangroniz zientzialariak eta Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira oholtzara igoko diren protagonistak.
Ekitaldia, hiru zatitan banatuko da. Lehenengoa, 18:30etatik 19:00etara, Gorria urdinaren kontra izango da. Ostean, Komuneko bonbari eman bai… baina jaitsi tapa!, eta 19:30etan, Tiritak, Pupu eta Loreren lagun onenak. Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena edukiko du, eta zientzialari batek eta hiru bertsolariek parte hartuko dute.

Zientzialariek 10 minutuko hitzaldiak emango dituzte eguneroko hainbat gai uztartuz eta bertsolariek errima eta doinua jarriko dizkie gaiei. Sarrera debalde izango da.

Amets Arzallus bertsolaria.

Amets Arzallus bertsolaria.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend