EH Bilduk deituta, manifestazioa egin zen atzo iluntzean [irailak 22], Lekeitioko kaleetan,
Katalunia Demokrazia lelopean. Beste alde batetik, Ondarroako Zaldupeko Zubiaren pareko zebrabide batean, estelada bat margotu zuten atzo gauean, katalanen independentzia desioaren ikurra.
Estelada bat margotu dute Ondarroan zebrabide bat erabilita
Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, gero eta gehiago dira azken orduetan Kataluniako erreferendumari babesa eman eta Espainiako Gobernuaren jarreragaz bat ez datozenak. Raul Romeva Atzerri gaietarako kontseilariak azken orduetan zabaldu duenez,
Jody Williams giza eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra eta Bakearen Nobel sariduna da horietako bat. Espainiako Gobernuari “demokraziaren aurka” egotea egotzi dio hark, eta ohartarazi haren ekintzek “kontrako eragina” daukatela.
Adierazteko eskubidea. Susan George filosofo frantziarrak adierazi du independentziaren inguruko galdeketa batean berak ezezkoa bozkatuko lukeela, baina zehaztu du katalanek beren iritzia adierazteko eskubidea dutela, eta erreferenduma dela horretarako modurik “demokratiko, eraginkor eta barneratzaileena”.
Katalunia libre bat aldarrikatu dute Lekeitioko kaleetan zehar
Bestalde, moziak ere onartu dituzte Lea-Artibaiko hainbat udaletan. Ondarroan Kataluniari babesa emateko mozioa onartu zuten aho batez, eta ostean elkarretaratzea egin zuten Udalbatzako kideek. Lekeition ere onartu dute Kataluniaren aldeko aldierazpena: EH Bilduk eta EAJk mozio bana aurkeztu zuten; biak onartu zituzten. Berriatuko Udalbatzak ere onartu du mozioa. Jakinarazi dutenez, asteon ezohiko osoko bilkurak egingo dira beste herri batzuetan, mozioak sartzeko.
Ondarroako Udalbatza osatzen duten zinegotziak, ez ohiko bilkuran. Argazkia: Ondarroako Udala.
Udalbatza osatzen duten kideek Alamedan egindako elkarretaratzean. Argazkia: Ondarroako Udala.