Demokrazia lelopean, Kataluniako erreferendumari babesa emateko manifestazioa egin zuen irailaren 16an Gure Esku Dago-k. Ordea, tentsio giroa areagotuz doala ikusita,
bigarren manifestazioa antolatu dute zapaturako [irailak 30], Bilbon. Oraingoan,
Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna leloa aukeratu dute. Manifestazioa 17:30ean aterako da, Casillatik.
[AUTOBUSAK LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUTIK]
Irailaren 16an Bilbon egindako manifestazioa.
Angel Oiarbide eta Zelai Nikolasek prentsaurrekoan salatu dute
“guztiz larria” dela egoera, eta Katalunian
de facto salbuespen egoera ezarri dutela. Elkartasuna adierazi die jazarritako hautetsi, herritar eta erakundeei, eta urriaren 1eko erreferendumari zilegitasuna onartzen diotela azpimarratu dute. “Gu ere Katalunia gara, gure etorkizuna ere jokoan dagoelako”. Halaber, gogora arazi dute urriaren 1eko erreferendumak Kataluniako gizartearen
gehiengoaren borondateari erantzuten diola, eta “bozkatu eta erabakitzeko borondate hori errespetatzeko” eskatu dute.
Katalunian gertatzen ari denak “Kataluniako muga geografikoak gainditu” egiten dituela uste dute GED-koek
Baina katalunian gertatzen ari denak “Kataluniako
muga geografikoak gainditu” egiten dituela uste dute GED-koek, eskubide zibil eta politikoen urraketak Espainiako Estatuko herritar guztiei eragiten diela pentsatzen dutelako eta euskal herritarrek ere euren etorkizuna erabaki nahi dutela uste dutelako. “Gu ere Katalunia gara, gure etorkizuna ere jokoan dagoelako”, adierazi dute.
[AUTOBUSAK LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUTIK]
Irailaren 30eko manifestazioa deitzeko Gure Esku Dago-k alderdi politiko eta eragile ezberdinen babesagaz egindako agerraldia. Argazkia: EH Bildu.
EAJ, EH Bildu, Independentistak, ANC-Euskal Herria eta ELA eta LAB sindikatuak dira manifestazioari babesa eman diotenak. Datozen egunetan gehiago izango direla iragarri du GEDk. Irailaren 16ko deialdiarekin bat egin zuten EAJko hainbat kidek, EH Bildukoek, ELAkoek, LABekoek eta Independentistak sarekoek, besteak beste.
GEDk antolatutako manifestaziorako deia egiteko prentsaurrekoan egon dira, bestek beste, Joseba Aurrekoetxea eta Itxaso Atutxa EAJren Euskadi Buru Batzarreko kideak, eta Maddalen Iriarte eta Jasone Agirre EH Bilduren legebiltzarkideak.
HONEKIN LOTUTA: