Berritasunez eta ezustekoz betea izan da Marabilli Sormen Festibaleko bigarren eguna
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
19:00etan hasi ziren herriguneko ekintzak. Kofradia Zaharra bete egin zen Yolanda Loirak zuzendutako musika eskolako umeen koroaz gozatzeko lehenengo eta Xurxo Souto idazle galiziarraren Ronck Alleko ipuinak entzuteko gero. Herritarrak barrez, abesten eta dantzan jarri zituen atzo idazle galiziarrak. 20:30ean, jada Marabilli festibalean ohikoa bihurtu den Asier Altunak bere sekuentzia kuttunak erakutsi zituen Bide Onera zineman. Honekin batera, Musika Plazan, Unanue Musika Eskolako ikasleen konboak kontzertu labur eta goxo bat eskaini zuen.[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Lehen aldiz. 21:00etan, Musika Plazako eszenatokian, Joseba Irazoki musikari nafarra eta Antxon Uskola margolari ondarrutarra batu ziren, bien lanak zuzenean uztartuz: “margo musikatua edo musika margotua”, Manuelisten arabera. Lehen aldia izan da bi artistek elkarrekin batera halako lan bat egin dutena, eta arrakasta hutsa izan zen ekitaldia. Aspalditik zeuden sarrerak agortuta, eta jendea irrikaz zegoen Amparanoiaren kontzertuaz gozatzeko. Ez zuen hutsik egin, eta bertaratutakoen arabera giro bikaina egon zen. El Gancho Sonidero Dj bikote zaragozarrak emango zion amaiera Marabilli Sormen Festibaleko bigarren egunari.