Lehertu da festa Ondarroan, IV. Marabilli Sormen Festibalagaz
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
19:30erako jende ugari zegoen zain Kofradia Zaharraren inguruan. Musikak lagunduta eta lagunartean joan ziren Beikoziniraino, hasiera ofiziala emateko jaiari. Aitzol Aramaioren lagun, senide eta Manuelisten aurpegietan irrifarreak izan dira nagusi. Aramaioren alaba Izarrek egin zuen festibalari hasiera eman zion zinta mozketa, Kirmen Uriberen laguntzagaz. 10 minutu ekitaldian, Jon Mayak, Igor Zalakainek, Giorgio Bassmattik, Miren Amurizak eta Ander Lipusek bertaratutakoei gozatzeko aukera bikaina eskaini zieten, euren ikupuntutik sormena nola lantzen duten azalduz. Ez zen barrerik eta algararik falta izan. Iratxe Fresneda ezin izan zen Ondarroara hurbildu, azken orduko arazo bat tarteko. Kukai dantzaren kulturan eta tradizioan oinarritutako ikuskizunagaz amaitu zen ekitaldia Dj Koolen emanaldiagaz eman zen amaitutzat Marabilli Sormen Festibaleko lehen eguna.