Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Ibon Iparragirrerekin legea betetzea eta aske lagatzea eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Adierazpen bat onartu dute larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak pairatzen duen egoera larria dela eta. Espainiari gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko indarrean dagoen legedia kontuan hartzeko eskatu diete. Idatziaren alde EH Bilduk, EAJk eta Podemosek bozkatu zuten eta PSE eta PPk berrriz, aurka. Hiru alderdien aldeko bozkekin atera zen aurrera adierazpena.
Ibon Iparragirreren aldeko elkarretaratzea Leioako kanpusean. Argazkia: Leioatik

Ibon Iparragirreren aldeko elkarretaratzea Leioako kanpusean. Argazkia: Leioatik

Onartutako adierazpenean Iparragirrek hiesa oso garatuta duela eta bakarrik 20 defentsa dituela nabarmentzen da, eta horrek buruko gaixotasunetan egindako eragina oso kaltegarria izan dela azpimarratzen da. Batzar Nagusiek onartutako adierazpena epaitegira zein Justizia Ministeriora bidaliko dute. Aldarrikapenak. Bestalde, Iparragirreren askatasunaren aldeko aldarrikapenekin jarraitzen dute. Atzo, Leioako kanpusean elkartu ziren esaterako hainbat ikasle. Bihar [urriak 27] Lekeition manifestazioa egingo dute Kalera Kalera dinamikak deituta iluntzean, eta domekan berriz, 13:00ean, elkarretaratzea egingo dute Ondarroan, Ibon etxea, bixik! lelopean.