Preso gaixo larri ondarrutarraren
egoera “muturrekoa” dela eta
Basauriko espetxea eta osasun-etxea lotuko dituen giza katea egingo dute zapatuan 12:00etan. Sare herritarrak antolatu du ekimena
‘Mugi gaitezen! Berandu baino lehen Ibon etxera!’ lelopean.
Basaurira joateko
autobusak egongo dira. 10:30etan aterako dira Zaldupetik, eta beran joan ahal izateko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea
Anaitasuna eta Kulixka tabernetan. Baina
autobusak Mutrikutik, Berriatuatik eta Markina-Xemeindik ere aterako dira. 10:20ean aterako dira Mutrikuko biribilguneko geltokitik, 10:40ean Berriatukotik eta 10:50ean Markina Xemeingotik; Mutrikuko Zubixa tabernan, Berriatuko Zentrala tabernan eta Markina-Xemeingo Txokoan eman behar da izena.
Baina ez da aste honetan Ibn Iparragirreren askatasuna eskatzeko egingo den ekitaldi bakarra izango Basaurikoa. Eguaztenean
Tolosako triangulo plazatik eta eguenean
Iruñeako Santo Domingotik ere beste bi
giza kate egingo baitituzte, biak 19:00etan.
Bien bitartean, Ondarroan
domeka eguerdietan elkarretaratzeak egiten jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute. Domekan ere
udaleko bi taldeak eta hainbat herritar batu ziren, Iparra Galdu Baik plataformarekin batera.
Durangon,
Bilboko Santutxu auzoan eta Barakaldon ere egin zituzten elkarretaratzeak.
Domekan Ondarroan egin zuten elkarretaratzea. Argazkia: Ondarroako Udala
HONEKIN LOTUTA: