Ibon Iparragirreren bila joan dira senideak anbulantzia eta guzti espetxe sarreraraino

Iparragirreren egoera “muturrekoa” dela eta “lehenbailehen” etxera ekarri behar dutela erakutsi nahi izan dute horrela Alcala-Meco (Madril, Espainia) espetxearen aurrean. Iparragirreren senideekin batera presondegi berean preso eta larriki gaixo dagoen Manu Azkarateren familiakoak ere joan dira.

Iparragirreren senideak, medikuak eta ordezkari politkoak espetxearen atarian. Argazkia EH Bildu

Iparragirreren senideak, medikuak eta ordezkari politkoak espetxearen atarian. Argazkia EH Bildu

Senideez gain, espetxeko atariraino hainbat mediku, anbulantzia bat, bi presoen amak, Sare plataformako kideak, EH Bilduko Unai Urruzuno eta Julen Arzuaga legebiltzarkideak, Ion Iñarritu senataria eta Marian Beitialarrangoitia diputatua, Teresa Jorda ERCko diputatua eta Unidos Podemoseko Eduardo Santos eta Ondarroako alkate Zunbeltz Bedialauneta ere bertaratu dira.

Iparragirreren amak esan duenez “Ibon ezin da denbora gehiago kartzelan egon. Oso gaizki dago eta eskubide guztia dauka etxean egoteko”. Gaineratu du “lehenbailehen” etxera eraman behar dutela, eta espero duela “guztien artean semea espetxetik ateratzea lortzea”.

Sarek zehaztu duenez kartzelako arduradunei Ibon Iparragirreren eta Manu Azkarateren osasun egoerei buruzko mediku txostenak eman eta barrura sartzen saiatu dira zenbait ekintzaile. “Modu baketsu eta irmoan egindako ekintza sinbolikoa izan da”.

Iparragirreren ama Angelita Burgoa Marian Beitialarrangoitia diputatuagaz. Argazkia: EH Bildu

Iparragirreren ama Angelita Burgoa Marian Beitialarrangoitia diputatuagaz. Argazkia: EH Bildu

Hodei Iruretagoeina Sareko ordezkarik ere gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak preso gaixo larriak espetxean mantentzearen erabakia. “Alcala Meco espetxean dauden bi euskal preso gaixo larriak dauden egoeran egonda oraindik ere kartzelan mantentzea euren eskubideen, bizitzaren eta osasunaren aurka doa“. Gaineratu du “ate asko jo” dituztela egoera hau aldatu nahian baina ez dutela erantzunik jaso momentuz.

Zenbait mediku ere espetxearen atariraino joan dira, eta bertan gogor salatu dute bi presoen egoera ikusita espetxean jarraitzea. Ibon Iparragirreren egoera “oso oso larria” dela azpimarratu dute. Gainera, “ohiko tratamenduagaz egin daitekeena oso gutxi” dela zehaztu dute eta horregatik “behartuta” sentitzen direla “Ibon Iparragirreren osasunaren ardura dutenei beharrezkoak diren neurriak hartzeko fase terminalean dagoen presoaren osasuna bermatzen saiatzeko”.

Sareko kide Hodei Iruretagoiena eta medikuak Alcala Mecon. Argazkia: EH Bildu

Sareko kide Hodei Iruretagoiena eta medikuak Alcala Mecon. Argazkia: EH Bildu

EH Bilduko ordezkarien izenean Marian Beitialarrangoitia diputatuak egin du hitz, eta argi laga nahi izan du Iparragirrek ezin duela denbora gehiago espetxean egon: “Bere gaixotasuna eta kartzela ezkontezinak dira eta bere egoera oso kritikoa da. Ez dugu ulertzen bere askatasunaren inguruko erabakia behin eta berriz atzeratzea”.

HONEKIN LOTUTA

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend