Laranga auzoko bizilagunak kexu dira GI-638 errepideko proiektua gauzatzerako orduan Mutrikuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eduki duten jarduteko moduarekin.
Ez datoz bat ez lanak egiteko moduarekin, ez proiektuaren inguruan eduki duten informazioarekin, ezta alegazioen inguruko epeekin ere. Ez diote errepidea hobetzea gaizki dagoenik, baizik eta
«informazio eta denbora falta» handia egon dela eta dagoela, bereziki Laranga auzokoentzat. Mutrikuko Udalak urteetan aldundiari eskatutako hobekuntza lanak izanda, beste modu batera jokatu beharra zegoela uste dute.
Laranga auzoko bizilagunak: «Udaletxean esan ziguten ezin zigutela eman informaziorik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz»
Auzotarrek aipatu dutenez, proiektuarekin hasi baino lehenago hurbildu zen zinegotzi bat eurekin hitz egitera, proiektua egiten hasten zirenean elkarlana garrantzitsua izango zela esateko. Baina salatu dutenez, «orain inor ez da eurekin gogoratu».
Azpimarratu dute
abuztuan joan zirela udalera informazio eske, komunikabideetatik jaso zutelako proiektua martxan jartzekotan zirela. Udalean, baina, informazio eza egon zela salatu dute: «Udaletxean esan ziguten ezin zigutela eman informaziorik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz».
Aldundiarekin harremanetan jartzea erabaki zuten orduan auzotarrek, proiektuaren inguruko informazioa lortzeko, baina herritarren aurrean aurkezpena egin baino egun bat lehenagora arte ez zuten erantzunik jaso: «Erantzunean hurrengo egunean Mutrikun batzar bat egingo zela aipatzen zen».
30 eguneko epea eduki zuten herritarrek alegazioak aurkezteko. Epe hori amaituta, hainbat taldek eta alderdi politikok aurkeztu dituzte alegazioak aldundian
Beste alde batetik, auzotarrek ez dute ulertzen errepidea hobetu bitartean jasan beharreko kalteek eurengan «zuzeneko eragina» edukita, ez zuten proiektuaren nondik norakorik jakin herri aurkezpena egin baino ordu eta erdi lehenagorarte. «Udaletxean batu ginen alkatearekin eta aldundiko eta proiektuaren zuzendariekin,
Zabieleko aurkezpena baino arinago, guk hala eskatuta». Nabarmendu dute, aurkezpena egin ostean, udaleko edo aldundiko ordezkariek ez dutela «adorerik izan» beraiekin gehiagotan biltzeko. Horren harira, zehaztu dute lanen erauzketetatik eratorritako hondakinak bota nahi dituzten lursailen jabeekin batu direla bakarrik.
Larangako auzotarrengan zuzeneko eragina izango dute errepidearen hobekuntza lanek.
Herri aurkezpenean zehaztu zen modura, 30 eguneko epea eduki zuten herritarrek alegazioak aurkezteko. Epe hori amaituta, hainbat taldek eta alderdi politikok aurkeztu dituzte alegazioak aldundian. Larangako auzotarrek salatu dutenez, proiektuaren informaziorik aurretik ez ematearren alegazioak aurkeztu behar izateak kostu ekonomiko handia suposatu diete: «Diru publikoarekin egingo den proiektu bati alegazioak aurkezteko gure poltsikotik jarri behar izan dugu dirua, abokatu, tekniko eta ekonomialariak kontratatzeko».
Efektu gabeko alegazioak. Bestalde, auzotarrek emandako informazioaren arabera, alegazioek ez dute edukiko ia efekturik, gauzatzeko denbora faltarengatik. «Errepideko hobekuntza lanak, ustez, irailean hasi behar badira eta alegazioen azken erresoluzio ofizialak udan heltzen badira, ez da egongo denborarik ezertxo ere aldatzeko».
Alegazioak onartuta geratzeko prozesu luze bat jarraitu behar dute: lehenengo, Kostaldeak eta Itsas Ingurunea departamentuak onartu egin behar du; onartuz gero, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora iritsiko da, eta alegazioaren aldeko txostena eginez gero, Ministroen Kontseiluak onartu beharko du. Aipatu dutenez, aldeko txostena egonez gero, azken hori tramite hutsa litzateke.
HONEKIN LOTUTA: