Ibon Iparragirreren bizia “mugara” ailegatu dela esan dute Sarek eta Etxeratek

Gaur goizean [azaroak 23] Bilbon dagoen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean presoaren ama Angelita Burgoak esan du bere semea artatzen ari diren medikuek Iparragirre “bihar edo datorren astean” hil daitekeela esan dutela. Hori dela eta “berehala” aske lagatzeko beharra dagoela ere esan dute medikuek.

Burgoak gaineratu duenez, ondorio horietara iritsi diren medikuek Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileagaz egin dute berba, “baina ez die kasurik egin”. Elkarretaratzean, Sare eta Etxerateko kideez gain, ELA, LAB, Steilas, CCOO, Hiru, Exalde, EHNE, ESK eta UGT sindikatuek hartu dute parte. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak hartu du hitza, Ibon Iparragirre espetxean hiltzea ez dutela onartuko esateko eta berehalako askatasuna eskatzeko.

Bilbon egindako elkarretaratzea. Argazkia: SARE

Bilbon egindako elkarretaratzea. Argazkia: SARE

Sareko ordezkari Joseba Azkarragak Iparragirrek duen bizi eskubidea errespetatzeko eskatu du. Eskerrak eman dizkie bertaratu diren sindikatuetako ordezkariei, eta guztiek batera preso gaixo larriak askatzeko aldarria egin dute, Espainiako espetxe legedia betez.

Madrilen ere bai. Iparragirreren egoerari buruzko aldarrikapenak Euskal Herritik at ere badaude. Horren harira Jon Iñarrritu EH Bilduko senatariak ondarrutarraren inguruan galdegin du barne gaietarako batzordean. Jose Antonio Nieto Segurtasunerako estatu idazkariari ardurak hartzeko eskatu dio. Senatariak salatu du kartzeletako zaintza arduradunak eta Jose Luis Castro epaileak elkarri egozten diotela ardura, eta bitartean presoaren egoerak okerrera egiten jarraitzen duela, muturreko egoerara ailegatzeraino; duela hilabete Iparra Galdu Baik plataformak ere gauza bera salatu zuen.

“Angelita lortuko dugu” esanez amaitu dute Bilboko elkarretaratzea.

Nietok onartu egin du presoaren bizitza “arriskuan” dagoela, baina gaineratu du Ibon Iparragirre bera dela botikak hartzeari ezetz esaten diona. Gaineratu du botikak hartuko balitu bere gaixotasunari eutsi eta bizitza luzea edukitzeko aukera lukeela. Amaitzeko, argi laga nahi izan du gaur egun ez dagoela “hiltzeko arriskuan” dagoen presorik Espainiako presondegietan.

“Angelita lortuko dugu” esanez amaitu dute Bilboko elkarretaratzea.

Manu Azkarateren mezua. Iparragirrerekin batera Alcala Meco espetxean (Madril, Espainia) dagoen Manu Azkarate preso gaixo larriak Naiz hedabidera helarazitako eskutitz batean dioenez, “seguru” dago Ibon espetxetik aterako dela “berandu baino lehen”. Baina nabarmendu du “herritarren presioari esker eta beste kudeaketa batzuei esker” utziko duela espetxea, bere kasuaren inguruan antolatzen ari diren ekimen guztiekin batera. “Espetxetik aterako da, baina ez kartzelako zuzendariordearengatik. Ez da aterako berari esker, nahiz eta berak nahi ez atera egingo da”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend