Herriko enpresa bateko bi ontzi dira LAB sindikatuaren esanetan saltzekotan daudenak. Horrek, “beste behin ere Ondarroako portuari eta herriari itzultzea ezinezkoa den galera lazgarria” sortuko duela esan dute sindikatuko ordezkariek.
Sindikatuak eskualdean dituen arduradunen esanetan, ontziak saltzeak “25 arrantzaleen lanpostuen galerak, beste hainbat zeharkako lan eta aberastasunaren galera” ekarriko ditu. Zehaztu dute saregileen, mantenimendukoen, deskargatzaileen eta enpakatzaileen lanpostuetan “zuzenean” eragingo duela.
Goizean Ondarroako portuan egin duten elkarretaratzea.
LABek gaur goizean Ondarroako portuan esan du txalupen salmentak “herriari eskubideak kentzea” dakarrela. Enpresak arrantza eskubideak saltzen baditu, sindikatuaren esanetan Galiziara, “gero ezin izango dira eskubide horiek berreskuratu”. Eskubideak unibertsalak direla aitatu dute, eta “eskubideak eta baimenak publikoak behar dutela izan, publikotasunetik lortu baitzituzten”. Nabarmendu dute Europar Batasunak “bere garaian doan emandako eskubideak” direla, Europako uretan arrantzatu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzari ere gaian eskua hartzeko deia luzatu diete, baina aitortu dutenez “inork ez du ezer egingo”. “Hitz asko eta ekimen gutxi lanpostuen defentsan, bermerik ez eskubide galeren aurka”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.