Hondakin organikoa biltzeko sistema berriak Lea-Artibaiko 24.000 biztanleri eragingo die

Lea-Artibaiko alkateak, zinegotzi batzuk, Rakel Elu Lea-Artibaiko Amankomunazgoko presidentea eta Elena Unzueta Ingurumen diputatua.
Amankomunazgoak errefuxa botatzeko edukiontziak ere berritu egin ditu, eta momentuz txip barik funtzionatzen badu ere, edukiontzi berriek txipa jartzeko aukera eskaintzen dutela esan duteHondakinak nora? Herri horietako hondakin organikoak Berriatuko Milloi auzoan dagoen hondakinak biltzeko gunera eramango dituzte, eta handik konpostegira. “Konpostegian beharreko tratamendua egin eta gero, konposta aztertu eta zer nolako kalitatea daukan argituko da”. Aurkezpenean parte hartu duten agintariek aho batez eskatu diete herritar guztiei proiektu pilotuan parte hartzeko. “Guztion erantzukizuna da gure seme-alaben etorkizuna hobea izatea”. Orain arteko datuak. Ondarroan %75ak hartu du materiala (kit-a), eta Berriatuan %70ak. “Helburuetara iritsi gara”. Orain Lekeition eta gainerako herrietan egingo dute kanpaina, eta hori amaitu eta gero, materiala hartu ez dutenei eskutitzak bidaltzea aurreikusten dute. Horrez gain, uda sasoian bigarren buelta bat ere egingo dutela esan dute. “Lekeition, esaterako, bigarren etxebizitza duten kanpotar asko daude, eta horiengana ere ailegatu egin behar gara”. Amankomunazgoak errefuxa botatzeko edukiontziak ere berritu egin ditu, eta momentuz txip barik funtzionatzen badu ere, edukiontzi berriek txipa jartzeko aukera eskaintzen dutela esan dute. “Beraz, baliteke aurrerago errefuxari ere txipa jartzea”. INBERTSIOAK+MATERIALA:
- Lea-Artibai Amankomunazgoa: 159.775 euro komunikazioan, kit-ak eta edukiontziak; 166.804 hondakinen bilketarako (urtero) + tatatutako tona bakoitzeko dagokion kanona; 80.000 euro herrietan bosgarren edukiontzia ipintzeko. “Inbertsioa handia bada ere, datozen urteetara begira ekonomikoki sostengarriagoa izango da”. Errefuxaren kanona %92 inguru da, eta organikoarena %53.
- Bizkaiko Foru Aldundia: 68.545 euro Milloiko hondakinen gunean teilatu bat jartzeko eta 30 metro kubikoko biltegia ezartzeko.
- Edukiontziak: 73 edukiontzi ezarri dituzte, eta horrela banatu dituzte: Berriatua (9), Etxebarria (4), Lekeitio (20), Markina-Xemein (11), Ondarroa (27) eta Ziortza-Bolibar (2).
- Zer dago kit barruan? 10 litroko edukiera duen ontzia+konpostagarriak diren poltsak (100 poltsa kit bakoitzeko)+edukiontzi marroia irekitzeko pertsonalizatutako txartela+hozkailurako iman bat+edukiontzi marroira bota ahal diren hondakinei buruzko azalpenen eskuorri bat.