Bateko eta besteko hainbat eta hainbat zurrumurruren ostean, ondarrutarrak 2025 urteko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua Bilboko taldegaz. Jakitera eman dutenez, etete klausula 80 milioi eurotan ezarri dute. Gaur goizean [urtarrilak 22] eman du jakitera kontratuaren berritzea Athletic Clubek. Josu Urrutia presidenteak eta atezainak berak sinatu dute kontratua Ibaigane jauregian.
Urrutia eta Arrizabalaga, kontratu berria sinatu ostean.
Arrizabalaga 2004-2005 denboraldian sartu zen Athleticeko harrobiko taldeetan, eta orduz geroztik, klubeko talde gehienetatik igaro ostean, iaz egin zuen debuta lehen taldeagaz A Coruñan. Aurretik, 2. mailako Ponferradina eta Real Valladolid taldeetan aritu zen utzita. Iazko azaroan Espainiako selekzioagaz ere debutatu zuen, Malagako (Espainia) La Rosaleda zelaian Costa Ricari 5-0 irabaziz.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.