Barikuaz geroztik ez du etxekoekin hitz egiteko aukerarik eduki, eta ahal bezain laster jakin nahi dute, lehenengo eta behin, “bera
Ibon nola dagoen”. Bere egoera zein den ikusten dutenean, Aita Mennin zein baldintzatan edukiko duten jakin nahi dute etxekoek. Argi laga nahi izan dute
preso egoten jarraitzen duela, eta hori ez dela legeak betetzea eta eskubideak errespetatzea: “Ibonek etxean beharko luke, etxekoen berotasunean”.
Esan dute garrantzitsua dela jakitea “
Ibonen eskubideek errespetatu gabe jarraitzen” dutela, eta Euskal Herrian egoteak ez diola momentuz ezer bermatu. “Gure helburua ez da Ibon Euskal Herrian egotea, guk ez dugu Ibon Aita Mennin ikusi nahi.
Ibonek etxean egoteko eskubidea du, eta senideok eta Iparra Galdu Baik plataformak
Ibon etxera ekartzeko gogor lan egingo dugu”.
Iparragirreren arrebak eta amak albisteen zain jarraitzen dute.
Bere ama Angelita Burgoak esan du dakiten gauza bakarra dela ez dakitela ezer bere semearen egoerari buruz. “
Ezin dugu beragaz komunikatu ez pertsonan ez eta telefono bidez ere”. Kartzelan zegoen gradu berean mantentzen dute Iparragirre, hau da, bigarren graduan, baina esan dute, momentuz, behintzat, espetxetik egin ahal zituen deiak ezin izan dituela egin asteon, eta egokitzen zitzaizkion bisitak jasotzerik ere ez duela eduki. Bisiten kontuak ere kezkatzen du familia. Zentroko arauen arabera, bertan daudenek egunero eduki ditzakete
bisitak, aurrez programatuta eta gehienez bi lagunekoak, baina Iparragirreren arrebaren iritziz, zalantza asko ditu arau hori Ibonen kasuan errespetatuko ote duten: “Horrela balitz gorakada emozional handia edukiko luke Ibonek, baina ez dakit arau hori errespetatuko duten Ibonen kasuan”. Ez dakite zazpi egun horiek igarotakoan –bost egun ere izan daitezke– zer aurkituko duten. “
Mamu asko dauzkagu buruan. Egun horiek igarotakoan esango digu nolakoa izan den lehen astea Aita Mennin”. Azpimarratu dute bere egoera ez dela Aita Menni ospitalean egotekoa, berak ez dauka-eta gaitz psikologikorik. “Burmuinean eragiten dion orbanak ez dio gaitz psikologikorik sortzen, orain
dagoen lekuan asebetetzen ez diren beste behar batzuk ditu Ibonek”.
Inolako informaziorik jaso gabe egotea oso gogorra da berarentzat, eta, are gehiago, etxekoen ahotsik telefono bitartez bada ere ezin entzun ahal izatea
Galdera ugari. Iragan barikutik Iparragirrek ez daukala ez telebista ezta irratirik ere, hau da, ez duela kanpoko inolako berririk jaso diote senideek. Eskubide hori bazeukan kartzelan, beraz, protokoloak agindutako astebete hori igarotakoan zein eskubide dituen eta legez zeintzuk eduki beharko lituzkeen ikusi beharko dute abokatuek.
Amak eta arrebak esan dute beraiek Ibonen
egoeraren inguruan dituzten haina galdera, Ibonek berak ere edukiko dituela Aita Mennin bertan. “Inolako informaziorik jaso gabe egotea oso gogorra da berarentzat, eta, are gehiago, etxekoen ahotsik telefono bitartez bada ere ezin entzun ahal izatea”. Ezin da ingurukoekin komunikatu, eta lehen presondegitik egiten zuen dei labur horretan etxekoekokin hitz egiteak asko lasaitzen zuen. “Berarentzat oso garrantzitsua da maite dituen pertsonak nola dauden jakitea, horrek asko lasaitzen du. Ez da bakarrik guk ez jakitea bera nola dagoen;
kanpoan zer gertatzen ari den edo nola gauden jakin barik egoteak berarentzat hain garrantzitsua den arnasa hori kentzen dio”. Gaineratu dute momentuz jakin ahal izan dutenaren arabera, ezin duela “ezta irrati txiki bat ere eduki”, eta horrela “albisteetatik eta gaurkotasunetik aldentzea” lortzen dutela.
Ibonek daukan gaixotasunak ez dauka-eta zerikusirik ospitaleko gune horretan ingresatuta dauden buruko gaitzak dituzten pertsonekin
Beharrezko elikagaiak. Zentroko arauen arabera, kanpotik ezin diote janaririk sartu, baina esan dute Ibonek bere osasunari eusteko eta
gaixotasunari behar bezala eta berak aukeratutako moduan aurre egiteko behar dituen zenbait jaki edukitzea behar-beharrezkoa duela. Amak esan du aipatutako arau horiek guztiak Aita Menniko gune horretan daudenentzako arau orokorrak direla, baina badaukala itxaropena arauak berdin-berdinak ez izatea semearentzat, “berak daukan gaixotasunak ez dauka-eta zerikusirik ospitaleko gune horretan ingresatuta dauden buruko gaitzak dituzten pertsonekin”.
Iparragirreren aldeko manifestazioa Ondarroan.