“Bertsozale Eskola
ez da Bertso Eskola izango” hasieratik zehaztu nahi izan dute hori antolatzaileek. “Gure asmoa zerbait desberdina egitea da, informalagoa, helduei zuzenduta”. “Herritarrek bertsotan aritzeari bildurra kendu eta jendea animatzea da gure helburua”. Bertsozale Eskolan gustura aritzen denak Bertso Eskolara sartzeko
ateak beti edukiko dituela zabalik esan dute. “Bertso Eskolan egiten den lanketa teknikoagoa eta nolabait esatearren serioagoa da”.
Bertsozale Eskola
Onintza Enbeita bertsolari muxikarrak zuzenduko du eta bi astetik behin elkartuko dira, martitzenetan. Lehen saioa urtarrilaren 30ean egingo dute, 18:30ean Ondarroako Guzur-Etxeko laugarren solairuan.
Izena eman nahi dutenek urtarrilaren 30a baino lehen egin beharko dute jrosa@ondarroa.eus helbide elektronikoanĀ edo 94-683 36 69 telefono zenbakian. Azpimarratu dute ikastaro guztian ateek zabalik egoten jarraituko dutela.
Bertsutan taldeko Bikain Urkiri bertsolari ondarrutarra.