Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Bizkaiko Foru Aldundiak Asiako liztorraren 2.231 habia kendu zituen iaz

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/02/20
Vespa velutina deritzon erlearen habia gehienak (1.949) Basalan foru enpresa publikoak suntsitu dituela esan dute aldundiko ordezkariek. Udalek, ostera, hamabost kendu dituzte, eta gainerako 267ak Bizkaiko Suhiltzaile Zerbitzuak. Habia guztiak 2016an aldundiak martxan jarritako protokoloa erabiliz kendu dituztela gaineratu dute. Halaber, iaz 2016an baino habia gutxiago kendu zirela azaldu dute. “2016tik 2017ra %12 jaitsi da Asiako liztorraren habien neutralizazioa. Horren azalpena izan ahal da espeziearen populazioaren hazkundea moteldu izana”. Habia gehienak abuztuan (358), urrian (410) eta azaroan (356) kendu zituztela diote. “Hilabete horiek Asiako liztorraren jarduerarik handieneko sasoiak dira, eta zuhaitzek ere hostoa galdu egiten dutenez, habiak agerian geratzen dira”. Iaz, gainera, Vespa velutina espeziearen hedapena geldiarazteko eta erlezaintzaren sektoreari laguntzeko, Asiako liztorraren jarduerarik handieneko sasoian bertoko erlearen erlautzak Bizkaiko leku garaietan kokatzeko proiektua abian jarri zuten, Irakunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak bultzatuta. “Proiektu hori BAMEPE erlezain elkartearen proposamenari jarraituz sortu zen. Horrela, Gorbeia inguruan zortzi kokagune baimendu zituzten, horietatik sei parke naturalaren barruan zeuden”. Uda sasoian sei erlezainek egin zuten transhumantzia, eta 240 erlauntz kokagune horietara eraman zituzten. “Euren asmoa da ekimena sendotzea eta parte hartze handiagoa lortzea”.
Liztor asiarrak

Argazkia: ImageShack

Iaz, baita ere, azterlan bat egin zuten Asiako liztorraren erreginak harrapatzeko, eta horrela kolonia berrien sorrera eragozteko. Tranpak ipiniaz, iaz 1.103 erregina harrapatu zituzten, gehienak apirilean. Azterlan horretan ondoko ondorioak atera diztute:
  • Erregina horiek harrapatzeko etxeko erakargarria komertziala baino eraginkorragoa izan da.
  • Liztor autoktonoaren jarduera espezie inbaditzailearena baino beranduago hasten da.
  • Maiatzetik aurrera liztor erregina gutxiago eta liztor langile gehiago harrapatzen dira.
  • Klimatologiak Vespa velutinaren jardueran eragiten du: prezipitazioak eta tenperatura hotzagoak daudenean harrapaketak gutxitu egiten dira.
Asiako liztorraren kontrako protokoloa 2016ko uztailaren 1ean hasi zen funtzionatzen, eta Bilboko Udalak izan ezik, Bizkaiko gainerako udal guztiek parte hartzen dute. “Toki erakundeek funtsezko eragina daukate protokoloan. Izan ere, bizilagunen abisuak jasotzen dituzten lehenengoak dira, eta habiak Vespa velutina-renak direla egiaztatzen dute”. Protokoloaren funtzionamendua. Abisu horiek aldundiak beren-beregi garatutako aplikazio informatiko batean erregistratzen dira. Udalek denbora errealean kontsultatu ahal dute, eta abisua ematen duen herritarrei esan ahal diete aipatu habia erregistratuta dagoen edo ez. Erregistratuta badago, suntsituta dagoen edo ez ere esan ahal diete. “Aplikazioak abisua igortzen dio Basalani, eta egoera berezietan suhiltzaileei”. Protokoloa indarrean jarri zenetik, suhiltzaileen mota horretako jarduerak “nabarmen behera egin” dutela esan dute. “Horri esker, suhiltzaileen baliabideak erabilgarri egon dira beste larrialdi egoera batzuetarako”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.