Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Ia 3 milioi euro beharko dira Ondarroako Kamiñaldeko lanak egiteko

Asier Alkorta
Ondarroa
2018/02/23
Udalbatzak Kamiñaldeko lanen kontratazioa lehiaketara ateratzeko erabakia hartu zuen atzoko [otsailak 22] osoko bilkuran, “aho batez”. Kamiñaldeko mendi magala sendotzeaz gain, egonkortze eta ingurua leheneratzeko lanak ere egin beharko dira. Guztira, aurrekontua ia 3 milioi eurokoa da. Azaldu dutenez, lehiaketara aurkezten diren txosten guztien artean bat aukeratzerakoan, “ekonomikoki abantaila gehien eskaitzen duena” lehenetsiko dute, beste irizpide batzuen artean. Aipatu lanak egiteko kontratuari dagokion gastu zehatza 2.668.715,96 eurokoa da (2.205.550,338 + 463.165,68 –BEZa–). Udalbatzak hartutako erabakia gaur argitaratu dute Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta interesatuek 26 eguneko epean aurkeztu beharko dituzte euren proposamenak. Kontratazio mahaia Eneritz Basuko Ondarroako Udaleko Hirigintza zinegotziak eta udaleko teknikariek osatuko dute. Lanak esleitu eta gero, Kamiñaldera doan bideko lanak udaberria hasiko dituzte. “Aldundiko teknikariek emergentzia kategoria kendu eta gero, urgentziazko 1. eta 2. mailako kategoria dute lanek. Horrek eragin du nahi baino gehiago atzearatzea”. Urgentziazko 1. mailakoa lanak dira Kamiñaldeko etxeen azpiko behe aldeko babes horma egitea eta goiko aldeko uraren kanalizazioa egitekoak. Bestalde, bigarren mailakotzat jotzen dituzte urbanizazioa lehengoratzeko lanak. Lanak lehenago ez egin izanak hainbat segurtasun arazo eragin dituela gaineratu du udalak. “Lanak egin ez direnez, herritarrek ez autoz ez eta oinez ere ezin izan dute bertatik pasatu. Erabaki hori hartu behar izan zen”. Aldaketak aurrekontuetan. Atzo hartutako erabakiaren berri emateaz batera, Ondarroako Udalak Kamiñaldeko ezbeharrari aurre egiteak ekonomikoki asko suposatu duela azpimarratu du beste behin ere. “Udaleko aurrekontuak behin eta berriro moldatu behar izan dira arazoari ahalik eta modurik positiboenean aurre egiteko”. Halaber, beste erakunde publikoek ez dutela hitzartutako guztiagaz lagundu gaineratu dute. “Baina guk gure hitza bete dugu eta egoera zailenean zeuden herritarren zama arindu dugulakoan gaude”, esan du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. Bide beretik, “unerik zailenetan” euren borondatea erakutsi zuten herritarrei ere eskerrak eman nahi izan dizkie. “Erakutsi dugu herri bezala edozertarako gai garela eta elkar laguntzeko prest gaudela”. Hala, ezbeharrak kaltetutako herritarrei etxeko ateak zabaldu zizkietenei, bileretan parte hartu zuten bizilagunei eta pazientziagaz jokatu dutenei eskerrak eman nahi izan dizkie. “Oraindik egiteko asko dago. Orain egingo diren lanak, esaterako, aurrekontuetan moldaketak egitera behartu gaituzte; herritarrei ulerkorrak izateko eskatu nahi nieke”. Gertatutako gertatuta, aurrera begiratu behar dela gaineratu du Bedialaunetak: “Egoera zail honetatik indartuta aterako garela uste dut. Udalaren eta herritaren artean egoeraren kudeaketa eredugarria egin dela erakutsi dugu, eta beti esan dugun bezala, inor alboan utzi gabe”. HONEKIN LOTUTA: San Ignazio kalea, lur jausia gertatu eta bi urte beranduago
Erlazionatutako edukiaIluntasunaren ondorengo argia Ondarroako San Ignazio kalean

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.