Busturialdea Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finalaurrekoetan izango da
Enkarterri/Ezkerraldea taldearen aurka lehiatu zen atzoko kanporaketan; 58.5 puntu gehiago eskuratu zituen. Lea-Artibaik martitzenean jokatuko du kanporaketa, Uribe Kostaren aurkaZallan jokatu zuten atzo Busturialdea eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeek ...
Enkarterri/Ezkerraldea taldearen aurka lehiatu zen atzoko kanporaketan; 58.5 puntu gehiago eskuratu zituen. Lea-Artibaik martitzenean jokatuko du kanporaketa, Uribe Kostaren aurka
Zallan jokatu zuten atzo Busturialdea eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeek 26. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren bigarren kanporaketa. Bien arteko norgehiagokaren ostean, Busturialdeak lortu zituen puntu gehien, eta garaipen horri esker, finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen.Zallako Maristak ikastetxeko eta Zalla BHIko ikasleen aurrean, oholtza gainera igo ziren bertoko eta hango bertsolariak. Busturialdeko taldean Oier Errementeriak, Janire Arrizabalagak eta BeƱat Bilbaok kantatu zuten 18 urtera artekoen mailan, eta Lurdes Ondaro, Ibai Amillategi eta Aitor Etxebarriazarraga izan ziren, berriz, oholtzan, 19 eta 24 urte artekoen mailan.
Horien denen artean batutako puntuei esker, guztira 451,50 puntu lortu zituzten bertokoek, eta 58,5 puntu gutxiago, aldiz, aurkari izan zituzten Enkarterri/Ezkerraldeako ordezkariek. Alegia, 393ko puntuazioagaz bukatu zuten saioa azken talde horretako bertsolariek.
Bertsolari Gazteen BBK sariketan saioak sailkapen izaerakoak izaten dira, eta, hortaz, Enkarterri/Ezkerraldea taldeak ez du txapelketan aurrera jarraitzeko aukerarik izango. Busturialdea, berriz, Durangaldearen lehen kanporaketako irabazlea aurka neurtu beharko da martxoaren 12ko saioan; 12:00etan jokatuko da, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan.
Hurrengo sailkapen saioa Hego Uribek eta Uribe Butroek jokatuko dute martxoaren 5ean Deustuan, eta Lea-Artibai eta Uribe Kosta izango dira martxoaren 6ko saioan lehiatuko direnak Markina-Xemeinen (kultur aretoan, 10:45ean).