Busturialdeko Bertsolari Txapelketak baditu sei finalistak
Erabakita dago Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finalistak nortzuk diren. Onintza Enbeita, Julen Erezuma, Ander Elortegi, Julen Ibarguengoitia, Eneko Aldana eta Mikel Retolaza ariko dira datorren martxoaren 17an Astran jokatuko den finalean.Barik...
Barikuan Muxikako Atxelipe txokoan jokatu zuten txapelketaren hirugarren eta azkenengo kanporaketa, eta Ander Elortegik irabazi zuen saioa. Iker Uriarte bermeotarra izan zen bigarrena. Hirugarren eta laugarren postuetan, aldiz, berdinketa gertatu zen Ibai Amillategi eta Aitor Etxebarriazarraga gernikarren artean. Asier Galartzak bosgarren tokian bukatu zuen saioa, eta Jon Arano izan zen seigarren sailkatua.
Sailkatutako bertsolariak
Enbeitak, Erezumak eta Elortegik zuzenean lortu zuten finalerako sailkapena, beraien saioak irabazita.
Finalean, baina, saioetako irabazleak ez ezik, gainontzeko parte hartzaileetatik puntuaziorik altuena eskuratu duten hurrengo hiru bertsolariak ere ariko dira. Ibarguengoitia, Aldana eta Retolaza dira irabazleekin batera Astrako finalean abestuko dutenak.