Joan den astean iragarri modura, Ziortza-Bolibarko eta Ondarroako musikariek osatzen duten taldeak lehenengo diskoa argitaratuko du udaberrian (apirilean). Eta finantzaketa gastuei aurre egiteko
crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute. Azaldu dutenez, ekarpena egiteko modu desberdinak daude; ekarpena egiten dutenentzako
sariak egongo direla ere aurreratu dute. Kanpainak 40 egun iraungo ditu.
#ZuenAlea traola erabilita abiarazi dute kanpaina. “Ekarpen ekonomikoez gain, bestelakoak ere gustura hartuko ditugu”, diote. Hala, kontzertu proposamenak, elkarrizketak, letren itzulpena, marrazkiak… eskertuko dituztela diote.
Kanpaina
GOTEO plataformaren bidez abiarazi dute.
Bestalde, taldeak joan den astean
Hare Ale abestiaren bideoklipa estreinatu zuen.
HONEKIN LOTUTA: Disko berriaren inguruko gorabeherak