Ziortza-Bolibarko eta Ondarroako musikariek osatzen duten taldea da Azalera. Sorreratik, taldearen helburua kantu propioz osatutako diskoa kaleratzea izan da. Orain, lehenengo lana bidean dela iragarri dute; apirilaren erdialdera kalean egongo aurreratu dute.
Taldekideak ondokoak dira: Beñat Bidegain Lekue (gitarra), Urki Gojenola Ibarloza (bateria), Jon Lasarte Mujika (baxua) eta Lorea Zulaika Arriaga (ahotsa).
Ezkerretik eskumara: Bidegain, Lasarte, Zulaika eta Gojenola. Argazkia: Azalera
Diskoa Amorotoko Musikorta estudioan grabatu dute, Xabi Navarro Jota teknikariagaz batera; abestiak Asier Badiolak masterizatu ditu.
Rocka jotzen dute, pop, stoner eta rock esperimentalaren eragin nabarmenagaz. Aurreko astean bi aurrerapen kantu (Kruzigramak eta Engainuen Mugan) argitaratu zituzten, bai eta diskoaren azala izango dena ere. Horrez gain, asteon, Hare Ale kantuaren bideoklipa estreinatu dute. “Sorkuntzaren alor ezberdinetan dihardugun hainbat lagunen artean sortu dugu bideoklipa”, esan dute.
Ondokoak dira bideoklipean parte hartu dutenak:
Nerea Iglesias Lili (antzezlea)
Asier Rivera Arantzamendi (komunikazioa, bideokliparen zuzendaritza, errealizazioa, edizioa eta grabazioa)
Eneko Elezgarai Urkiza (grabaketa, kolore zuzenketa eta edizioa)
Beñat Etxaburu Uribe (diskaren azala eta diseinu grafikoa)
Diskoa argitaratu eta gero, taldekideen ilusioa Euskal Herrian zein atzerrian ahalik eta kontzertu gehien eskaintzea dela diote. “Musika eta kultura oro har, txoko ezberdinetara eraman nahi dugu. Gure nahia da musika guztion esku egotea”. Eta azken helburu horren harira, diskoa lizentzia askean argitaratuko dutela diote.
Azalera taldeko kideak eta ‘Hare ale’ abestiaren bideokliparen grabaketan parte hartu duten kideak. Argazkia: Azalera.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.