Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakitera eman dutenez, Ondarroan higiene pertsonalerako
zapi bustien 9 tona botatzen dira urtero komunetik. Hondakin horiek pilatu egiten dira; azken hileetan Ondarroako sarean
buxadura handiak gertatu dira. “Arazo horregatik, ur zikinak Galtzuarango araztegira eramateko ponpak konpontzeko 4.000 euro baino gehiago gastatu behar izan dira”.
Zapi bustiak estolderia sarean
ez direla desegiten esan dute; zapi horiek ez dira komunera bota behar, zakarrontzira baizik. “Buxadurak ez dira bakarrik saneamendu sarean gertatzen, baita ere etxebizitzen kutxatiletan. Matxura larriak izaten dira”. Herritarrak arazo horretaz jabetzeko, Ur Partzuergoak informazio kanpaina bat jarriko du abian Ondarroan. “Azalpenak emateko liburuxka bat egingo dugu, eta herritarrak zapi bustiak zentzuz erabiltzeko kanpaina egingo dugu”.
HONEKIN LOTUTA: Maiatzean amaituko dituzte Ondarroako ur saneamendu sarean sartzen den ur gazia murrizteko lanak