Lea-Artibaiko musikariek osatzen duten Azalera taldeak jakitera eman duenez, lehenengo lana asteon argitaratuko dute. Guztira zortzi abestigaz osatuta egongo da lana, eta ondokoak dira abestiak: Linakrucs, Higatzen, Engainuen Mugan, Zirkuituetatik, Hare Ale, Kruzigramak, Igaro eta Harrapatuak.
Diskoa Creative Commons lizentziapean argitaratuko dute. Hau da, helburu komertzialik ez badago eta lan eratorririk sortzen ez bada, diskoa libreki partekatu ahal da, egiletza aitortuta beti ere.
Diskoa Amorotoko Musikorta estudioan grabatu dute, Xabi Navarro Jota-ren gidaritzapean. Nahasketa eta masterizazio lanak Asier Badiolak egin ditu. Horrez gain, Ruben Bernedo musikari ondarrutarrak ere diskoan kolaboratu duela esan dute. Bernedok Igaro abestian parte hartu du. Diskoaren diseinua BeƱat Etxaburu Uribek egin du.
Diskoa ateratzeko gastuei aurre egiteko, taldeak crowdfunding kanpaina egin zuen. Internet bidez egindako diru bilketa kanpaina hori “arrakastatsua” izan dela esan dute. “Komunitate osoaren babesari esker lortu dugu diskoa kaleratzea”.
Talde bat aurrera ateratzeak lan eta pertseberantzia handia eskatzen dituela esan dute Azalerako kideek. “Zeresanik ez abesti propioak sortzeak”. Horrek guztiak merezi izan duela gaineratu dute, eta proiektuan sinesten dutela eta euren indar guztiak jarri dituztela gaineratu dute. “Egiten duguna maite dugu. Ilusioz beteta eta gogor lan egiteko asmoz gatoz”.
HONEKIN LOTUTA:HITZAk egindako erreportajea irakurri
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.