Isuntza Asteburua ospatzen ari da Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartea. Arraun munduari bultzada eman eta herriko arraun taldearen lana azpimarratzeko egitarau oparoa prestatu du elkarteak. Gaur [ekainak 9] egin dituzte lehenengo ekintzak, eta tartean Isuntzako talde guztien aurkezpena egin dute: alebin neskak (11 arraunlari), neska txikiak (7), neska kadeteak (7), alebin mutilak (10), mutil txikiak (7), kadete mutilak (12), mutil gazteak (7), senior neskak (12) eta senior mutilak (25).
Taldeen aurkezpena egin aurretik, 11:00etan hasita,
arraun duatloia egin dute plazan. Duatloia alebin, txiki eta kadete mailetako neska-mutilentzako izan da. Guztira
36 umek parte hartu dute.
Ariketa: Alebinek bikoteka 500 metro ergometroan eta 10 txoko batu behar izan dituzte. Txikiek, ostera, 1.000 metro ergometroan eta 15 txoko batu behar izan dituzte.
Emaitzak:
- Alebin nesketan Malen eta Laia nagusitu dira (3 minutu eta 36 segundo). Atzetik geratu dira Malenek eta Maddik osatutako bikotea (03.38), Aiora eta Eneritz (03.45) eta Naroa eta June (04.07). Alebin mutiletan, ostera, Manex eta Paulek irabazi dute (3 minutu eta 28 segundo).
- Alebin mutiletan Manex eta Paule nagusitu dira (3 minutu eta 28 segundo). Ekain Mintegia eta Ekain Arando bigarren geratu dira (03.49).
- Txikien mailan, mutiletan Peio eta Hodei izan dira nagusi (06.22), eta bigarrenak izan dira Arkaitz eta Joseba Zabala (6 min. 35 segundo). Nesketan, ostera, 8 bikotek parte hartu dute: Katalin eta Jule izan dira onenak (06.44). Bigarren eta hirugarren geratu dira Arai eta Iraide (07.05) eta Nora eta Nerea (07.13).
- Kadete nesketan bikote bakarrak parte hartu du (Amets eta Onintza), eta 12 minutu eta 36 segundo behar izan dituzte. Mutiletan Igor eta Asel izan dira onenak (10 min. eta 7 segundo).
Duatloia egiteaz gain, arraun topaketak ere egin dira, hiru txandatan banatuta. Txanda bakoitzean 10 lagunek parte hartu dute (txanda bakoitzak 20 minutu iraun ditu).
Isuntza Arraun Elkarteak
eskerrak eman nahi izan dizkie gaurko ekintzetan parte hartu edota horiek ikustera hurreratu direnei. Bihar [ekainak 10]
Gure Esku Dago-ren aldeko estropada egingo da.