Laranga auzoko bizilagunak kexu dira.
Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepidea hobetzeko lanak dirauten bitartean
Galbaixo ermita ondotik sartu beharko dute auzora, eta erabaki horrekin ez daude batere ados.
Alegazioak aurkeztu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundian, baina
ezetza jaso ondoren, babes eske jo dute hainbat erakundetara. Auzotarren ordezkariak Gipuzkoako Batzar Nagusietan egon dira asteon, eta adierazi dutenez EH?Bilduk eta Podemosek gaiari buruzko interesa agertu dute. “Gaur [ekainak 14] erregistratuko dute eskakizuna, eta datorren astean horri buruzko prentsaurrekoa ere emango dugu Donostian”.
Auzotarren ordezkariek aitortu dutenez, bi alderdiek erakutsi duten
interesa pozgarria da. Gaineratu dutenez, beste alderdi batzuen bultzada ere bilatzen ari dira egunotan. Besteak beste, Mutrikuko EH Bilduri eta Berdeak Independenteak taldeengana ere jo dute konpromiso bila.
Hobetze lanak egingo dituzte GI-638 errepidearen zati bat, Laranga azpian
Lanak, hain zuzen ere, irailean hastea aurreikusten da, eta kezkatuta daude auzotarrak. Ipitxarriko bihurgunea hobetzeko eta Alkoleako tunela batera eraikitzeko lanak direla eta, auzora ailegatzeko duten
bidea itxita edukiko dute, gutxienez bost hilabetez. Ez diote errepidea hobetzea gaizki dagoenik, baina eman dieten alternatiba ere ez dute ontzat ematen.
Errepidea hobetu bitartean, Galbaixo ermita ondotik sartu beharko dute auzora, eta kasu askotan, horrek arazo asko ekarriko dituela aurreikusten dute. Hori dela eta,
GI-638 errepideko bide bat erabiltzeko eskatu zuten, bere erabilera bertako bizilagunei mugatuz, baina Bide Azpiegituretako sailak eskakizun horri erantzutea ezinezkoa dela erantzun du. “Errepideak ez du zabalera nahikoa auzoko ibilgailunetzako ezohiko pasabidea eraikitzeko eta obrako kamioiekin partekatzeko”.
Aldundiak agertu duenez, obra egin bitartean, Laranga auzoko sarbidea hobetzea eta proiektuak
aurreikusitako irteera mantenduko dute. Hau da, Laranga auzora sartzeko Galbario ermitan hasten den udal bidea erabiliko da, behin-behinean. Bertako auzotarren joan-etorria ziurtatzeko gainera, Galbaixo eta Pikua arteko bidea egokitu beharko du Aldundiak. Arrainbidetik barrena Astigarribiara doan GI-3230 bidea auzoko irteeera izango da, eta Kalbario ermitatik irteten den bidea berriz, sarrera izango da. “Nolanahi ere, bizilagunen mugikortasuna hobetzeko modurik badago, beharrezko neurriak hartuko dira”.
[HONEKIN LOTUTA]