Lehen txanpa igaro duten arren, gogoz jarraitzen dute jaiekin lekeitiarrek. Gaur [irailak 3] plazan elkartu dira kuadrillak, paellak prestatzeko.
Denetara 41 taldek parte hartu dute 24. Paella Txapelketan. Goizean goizetik hartu dute lekua plazan eta lanean ibili dira eguerdira arte. 43 paella aurkeztu dituzte, zein baino zein itxura ederragokoa, eta guztiak dastatu eta gero, Zer DiƱozu kuadrillaren paella dela aurtengo hoberena erabaki du epaimahaiak: Erkiaga jatetxeko Mari Karmen Kobeagak, Beitia jatetxekoĀ Jon Bragadok eta Zornotzako Berna auzoko Bide ondo jatetxekoĀ Oskar Uberuagak. 64 puntugaz Txolopote gelditu zen bigarren, eta asko eztabaidatu eta gero, hirugarren saria Gau gara ba! taldeari ematea erabaki dute, izan ere hiru taldeen arteko berdinketa egon da hirugarren posturako. Faroltxo gorria ostera, Zerdarabixuk eraman du.
Zer DiƱozu kuadrillak irabazi du 24. Paella Txapelketa
Antolatzaileek azaldu dutenez, 600 bat lagunek bazkaldu dute gero, arbolapean. Horiez gainera, beste asko elkarteetan batu dira bazkaltzeko.
Pentsiodunen manifestazioa. Jaien harira, manifestazioa egin dute Lea-Artibaiko pentsiodunek Lekeitioko kaleetan zehar. Astelehenero batzen dira Lekeition pentsio duinen aldeko aldarrikapena egiteko, eta San Antolinak direla eta, eskualde osoko deia egin dute gaur Pentsionistak Martxanek egindako deialdiari erantzunez. Adierazi dutenez, astelehenero 12:00etatik 12:15era elkarretaratzeak egiten jarraituko dute Lekeition dituzten aldarrikapenak lortu arte, horien artean 1.080 euroko gutxieneko pentsioak ezartzea.
San Antolin Egunez ere giro ona izan zen nagusi Lekeition. Ohiko Agintarien prozesioagaz gainera, 20. Tiragoma eta 15. Txapel jaurtiketa egon ziren Aittitta Txikik antolatuta. Tomas Serrano ondarrutarra izan da aurtengo Tiragoma Txapelketako Lea-Artibaiko irabazlea.
Tiragoma txapelketako irabazleak eta antolatzaileak.
Parkean ere girorik ez da falta. Tailerrak eta Farolapeko ekitaldiak harrera ona izaten ari dira. Aneguriaren kontzertua eta Atun errea egongo dira bihar [irailak 4].
HONEKIN LOTUTA:Kuadrillen Bajada Eguna
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.