Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Goixerri eta Andonegi mutrikuarrek irabazi dute Interjai txapelketa

Nerea Bedialauneta Alkorta
Etxebarria,Mutriku
2018/10/08
Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Aitor Andonegi puntista mutrikuarrek irabazi dute Xistera Interjai txapelketa, finalean Antxon Alberdi eta Jon Ibarluzea etxebarritarrak 1-2 mendean hartuta. Hain zuzen ere, hirugarren setean erabaki zen txapelketa (12-15, 15-11 eta 2-5). Partidari dagokionez, lehen jokoa mutrikuarrentzat izan zen. Lehen bost tantoetan berdintasuna izan zen nagusi, eta tantoak luzeak eta ederki jokatutakoak izan ziren. Mutrikuarrak zuloa egiten hasi ziren, eta abantaila horri eutsi zioten azkenera arte. Bigarren jokoan, berriz, etxebarritarrak nagusitu ziren. Zazpigarren tantoan berdinketa lortu ostean, ihes egin zuten markagailuan, eta jokoa irabazita, finala berdindu zuten. Berdinketarekin, hirugarren setean erabaki zen finala. Azken jokoa estua izan zen, eta oso lehiatua. Lehen bi tantoetan berdinketa egon zen, baina hurrengo hiru tantoak erreskadan egin zituzten mutrikuarrek, txapela eskuratuz.
Andonegi eta Goixerri, oroigarriak eskuan. Argazkia: Xistera

Andonegi eta Goixerri, oroigarriak eskuan. Argazkia: Xistera

Hirugarren eta laugarren posturako lehia, berriz, Lalook eta Mikel Manzisidor Manzi-k irabazi zuten. 0-2 irabazi zioten Retolazari eta Urieli (11-13 eta 7-13). Madrilgo txapelketa. Xisterako neskek, berriz, Madrilgo zesta-punta txapelketa jokatu dute asteburuan, eta bertako onenak Ortiz de Mendibil eta Arai markina-xemeindarra izan dira. 2-0 irabazi diote Landa eta Merinori (15-4 eta 15-6) Bikoteak oso txapelketa ona jokatu du Madrilen, eta kiniela erara jokatutako kanporaketetan onenak izan ziren. Finalari dagokionez, Ortiz de Mendibil eta Arai bi jokoetan nagusitu ziren. Zatirik gehienean Araik atzean mendean hartu zuen Merino, eta Ortiz de Mendibilek ez zuen barkatu aurrean. Landa eta Merino bi jokoetan saiatu baziren ere, ezin izan zuten euren helburua lortu.
Madrilgo txapelketako bi bikote finalistak. Argazkia: Xistera

Madrilgo txapelketako bi bikote finalistak. Argazkia: Xistera

Hirugarrenen postua, berriz, Aldazabal eta Eneritz Lizardi mutrikuarrak eskuratu zuten. 2-0 irabazi zioten Jauregiri eta Hirigoieni (15-6 eta 15-7). Puntista mutrikuarrak atzean agindu zuen, eta horrek bidea erraztu zion Aldazabali tantoak bukatzeko. Berriatuko Ugarein Xistera zirkuitua. Bariku [urriak 5] gauean berriz, Berriatuko Ugarein Xistera Zirkuituko kanporaketak jokatu ziren. Honakoak izango dira urriaren 12an finala jokatuko dute bikoteak: gazte mailan Sorozabal-Mandiola eta Agirre-Mendizabal eta nagusi mailan Barinagarrementeria-Elkorobarrutia eta Lallo-Manzi. Kiniela bikainak jokatu zituzten Berriatuan, goi mailako tantoekin. Emozioa izan zen gazte mailan, baina 15 tantora iristen lehenak Sorozabal eta Mandiola izan ziren, eta bigarrenak, berriz, Agirre eta Mendizabal. Bi bikoteek lortu zuten finalerako txartela. Maila nagusian, berriz, emozioa oraindik-eta handiagoa izan zen, bost bikote iritsi baitziren azkeneko txanpara finalean sartzeko aukerekin. Azkenean, Barinagarrementeria eta Elkorobarrutia izan ziren 15era iristen lehenak, eta bigarren Lallo eta Manzi sailkatu ziren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebizitzaren alorrean «neurri zehatzak eta eraginkorrak» eskatu ditu Etxebizitza Ekintzak plataformak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.