Hizkuntza gutxituen inguruko arNASA txiKITXUAK dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia egongo dira martitzenean [urriak 16], 19:00etan, Berriatuko bideo gelan, Garabide elkartearen eskutik.
Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzeko formazioa emate aldera, Garabidek bi urtetik behin antolatzen du Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu ikastaroa. Hiruhileko ikastaroa izaten da, eta horren baitan, gaia lantzeko herriz herri sentsibilizazio bira egiten dute.
Berriatuko Udalak eta Garabidek elkarlanerako hitzarmena daukate eginda. Eta horri esker elkartearen birak etenaldia egingo du gaur Berriatuan.
Indigenekin berbetan. kastaroaren harira, iraila bukaeratik abendu erdialdera hizkuntza gutxituetako hiztunak diren hogei indigena daude Euskal Herrian. Eta hain zuzen ere horietako bi Berriatuan egongo dira gaur. «Proiekzioa eta gero Kolonbiako Nasa eta Ekuadorreko Kitxua hizkuntzetako ordezkariekin solasaldi irekia egingo dugu».
Herriz herriko sentsibilizazio saioetan parte hartzeaz gain, indigena gonbidatuak unibertsitatean klaseak jasotzen eta euskalgintzako eragileengana bisita didaktikoak egiten ari dira.
Garabidekoek azpimarratu dutenez, aurtengo ikastaroan generoa eta hizkuntzaren arteko lotura eta igurtzien azterketa eta hausnarketari garrantzi berezia eman diote.
Garabidek Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatearen laguntzagaz antolatzen duen ikastaroa hizkuntzen berreskurapen arloan munduan egiten den ikastaro bakarrenetarikoa da. «Euskal esperientziaren eta hizkuntzaren berreskurapenerako gakoen gaineko formazioa eskaintzen zaie munduko hizkuntza komunitate gutxituetako ordezkariei, ondoren beraiek euren prozesuaren protagonista izan daitezen».
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.