Berriatua mendi publikoen kudeaketa berreskuratzeko pausoak ematen hasi da

Jon Arriola Berriatuko alkatea, EH Bildu Bizkaiak mendi publien berreskurapena aurkezteko egindako arregaldian. Argazkia: EH Bildu Bizkaia
Koalizioak dio Bizkaian pinu monolaborantza nagusi dela eta mendien maneiu industriala egiten dela, zuhaitz guztiak erabat eta aldi bakarrean ateraazEH Bilduk esan du Bizkaiko mendiek eta baso sektoreak bizi duen egoeraz arduratuta daudela. “EAJren politika publikoak bultzatuta, lur jabeek pinudiaren aldeko apustua egin zuten. EAJ izan da sektorea porrotera eraman duena”. Horren aurrean, EH Bilduk errentagarritasuna eta jasangarritasuna erdigunean jarri nahi ditu. “Hori posible izango da basogintza politika aldatzen bada”. Gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako baso publikoen egoera ondokoa dela diote koalizioko kideek: “Pinu monolaborantza nagusi da, eta mendien maneiu industriala egiten da, zuhaitz guztiak erabat eta aldi bakarrean ateraaz”. EH Bilduren iritziz, praktika horren ondorioz pinuen gaixotasunak eragin berdina dauka mendi publikoetan zein pribatuetan. “Baso eredu bera daukate”. Sektoreko agenteekin kontaktuak egiten hasi direla ere esan dute, “egoeraren analisia lehen eskutik ezagutzeko eta bakoitzak ikusten dituen irtenbide posibleak kontuan hartzeko”. Sektoreko langileei, gainera, EH Bilduk aurkeztutako Mendi Foru Arau proposamenaren edukiak helaraziko dizkietela esan dute. “Horretan ekoizpenerako eredu berrietara igarotzeko proposamena egiten da. Kalitatezko egurra ekoitzi eta ustiategien errentagarritasuna handitu behar da, egurraren industria laguntzailearen sektorea indartzeko eta garatzeko”. HONEKIN LOTUTA: