Danontzat dendak jaso du Lekeitioko Katu Baltz eguneko erakusleiho onenaren saria
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
12:00etan puntuan irakurri dute pregoia. Horretan, Katu Baltz eguna herritarrek herritarrentzako egindako jaia dela aldarrikatu dute. “Denon artean osatzen dugun jaia da”. Eta eguneko ekintza guztiak errepasatu eta gero, datozen urteetan Katu Baltz jaia antolatzeko herritar guztiek ateak zabalik dituztela esan dute. “Gazte edo nagusi izan, jende ekintzailea behar dugu, lan egiteko edota ideia berriak emateko prest dagoena. Gure esku dago Katu Baltz jaiak urteak betetzen jarraitzea”.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Ostean kalejira egin dute, Lekitto Musika Bandak lagunduta. Eta nola ez, erakusleiho onenaren saria ere orduantxe eman dute. Herrian zehar osteratxoa egin eta gero, Danontzat dendaren aurrean gelditu dira musikariak. Ezustean harrapatu dute dendan lanean zegoen Idoia Albonigamayor. Maria Talako eskulan tailerrekoek egindako eskulana pozarren jaso du, baina erakusleihoa apaindu duena Agurtzane Eskribano izan dela esan du. “Meritua berarena da”. Eskulana jasotzeaz gain, asteburu pasa bat ere irabazi dute. Ostean denak Eskolapera itzuli dira, eta musikaz lagunduta, jai giroak ez du etenik eduki.