Nora Narbaiza Albisuak eta David Garcia Gilek irabazi dute Mutrikuko XVI. Herri Krosa

Durangaldea running-eko atletek ez dute hutsik egin, eta helmugan lehenak izan dira. Garcia Gilek 31.56ko denbora egin du helmugan, eta Narbaiza Albisuak 42.38koa.. Gizonezkoen podiuma Imanol Larrañagak (32.43) eta Iñaki Loinaz Garatek (34.31) osatu dute. Emakumezkoena, Ane Ziara Laskurain debarrak (43.35) eta Irati Velasco Mendiguren mutrikuarrak (45.48). 19 urtegaz, Velascoren bigarren parte hartzea izan da gaurkoa [azaroak 17, zapatua], eta sailkapen orokorrean hirugarren emakumea izateaz gain, mutrikuar emakumezko onenaren saria ere irabazi du. Erketz Azkue Beitia (38.37) izan da mutrikuar gizonezko onena. Lasterketa Talaixa Triatloi Klubak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatuta egonik, Josu Lezertua klubeko presidentearen eta Josebe Astigarraga kirol zinegotziaren eskutik jaso dituzte sariak irabazleek. Ohikoa denez, Herrikrosa egon da probaren jarraipena egiten, eta sailkapena jaso du.

zuzenean ARGAZKIAK ikusi

Iragarri modura, 16 urtetik gorakoek 16:30ean hasi dute lasterketa Goiko Plazan. Domingo Ibaibarriaga kaletik goraka hasi dute ibilbidea, eta handik Debako zubi zaharrean Casacampo eremuan zirkuitu bat egin ondoren, Goiko Plazarako bidea hartu dute. 10 kilometro osatu dituzte guztira. Helmugan denetarik ikusi ahal izan da. Nahikoa lasai sartu direnak eta nekeak jota heldu direnak. Edonola ere, arazorik gabe osatu dute lasterketa parte hartzaileek. 98 atera dira, eta 98 sartu dira.

Eskola Kirola proiektuak lagunduta, gaztetxoek ere izan dute korrika egiteko aukera; LH3-4koek 600 metroko lasterketa egin dute, Samikollako ermitarainoko joan-etorria; LH5-6koek 1.200 metroko ibilbidea osatu dute, Santabataraino joan eta buelta. Kros txikiko parte hartzaileak irribartsu sartu dira helmugan, eta amaieran, domina bana eta opilak jaso dituzte.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend