Ondarroan uretara erori den arrantzale baten bila ari dira
Abisua jaso orduko gizonezkoaren bilaketa hasi dute Ertzaintzaren urpekari talde batek eta Ondarroako Gurutze Gorriko itsas salbamenduko ontzi batek. Aldi berean, larrialdi zerbitzuetako teknikari bat eta suhiltzaileak portu musturrera bertaratu dira. Eguna argitu orduko, gainera, bilaketa areagotu egin dute. Ertzaintzaren uretako unitatea eta helikopteroa inguruak arakatzen ari dira, baita Itsas Salbamenduko helikopteroa ere.
Egun osoa bila aritu ondoren, 18:00ak aldera, bilaketa lanak gaurkoz amaitu egin dituzte galdutakoari buruzko berririk barik. Larrialdi zerbitzuek bihar [azaroak 19] eguna egitearekin batera (08:00ak aldera) ekingo diote bilaketari. Guardia Zibilaren ontzi batek ere bilaketari ekingo dio.
HONEKIN LOTUTA:- [2018-11-22] Bilaketa eremua zabaldu dute
- [2018-11-20] Martitzeneko bilaketa lanen gorabeherak
- [2018-11-19] Asteleheneko bilaketa lanak